1985eko abuztuaren 2an, pikotx eta mazoak erabilita, Bilboko San Inazioko 30 bat auzokidek Dibisio Urdinaren omenez jarritako monumentua puskatu zuten goizaldean, jaiak ongi amaitzeko.
Espainiako Polizia agertu eta pertsona bat atxilotu zuten. Horren berri zabaltzean, komisaldegi aurrean herritarren protesta izan zen pertsona hori aske utzi zuten arte.
1961ean División Azul kalea eraiki zuen erreximen frankistak –gaur egun Larrakotorre kalea dena– eta bertan zen pareta zuri formako monumentua, lorategi batean –argazkiaren erdian–. Bilboko Udalak izendegia aldatzean, hori hor mantendu zuen.
Handik gutxira kendu zuen guztiz udalak.
Dibisio Urdina ejertzito naziaren barruan ekin zuen II Gerra Mundialeko Europako ekialdeko frontean 250.a Wehrmachteko Infanteriako Dibisioa bezela