2014ko udaberrian Euskal Herria-Donbass Komitea fundatu zenetik erakunde honek lan handia egin du Novorossijaren alde. Lan honek bere fruitua eman du, eta hala gure erakundearen eragina eta izen ona hazi egin da, eta Komitearen proiektua sendotu egin da.
Zer da Komitea?
Komitea, lehenik eta behin, Novorossijako Langile Herriari laguntzeko tresna bat da. Komitearen helburua Novorossijako Langile Herriari elkartasuna hainbat formetan helaraztea eta bere kausari laguntza ematen da, Komite beraren handitzea baino lehenago. Gure helburu nagusiak informazio objektibo eta sinesgarria zabalduz blokeo informatiboa haustea, lan politikoa eta analisi zientifikoa egitea eta internazionalismoaren ikuspegitik giza-laguntza eraginkorra helaraztea dira. Beraz, Komite hau elkartasun erakunde bat da, ez norbanako edota kolektibo batzuentzako ospea lortzeko plataforma bat. Gure lanean eta egunerokotasunean, Novorossijarekiko elkartasuna sobera erakutsi izan dugu, hainbat ekintzaren bitartez: kale agitazioa egin dugu, informazioa eskaintzen dugu (euskaraz gehiena, eta baita erdaraz), Ukraina eta Novorossijari buruzko hitzaldiak eman ditugu, prentsa artikuluak idatzi ditugu, telebistan eta irratietan presentzia izan dugu, laguntza ekonomikoa bidali dugu; eta batez ere, elkartasun brigada bat bidali izan dugu. Hots, banderak kalean gora-kalean behera astintzetik haratago joan gara. Eta guzti hau egiteko, ildo bat izan dugu, definitutako ezaugarri batuekin. Hau da, “kamikazismoa” edo “atsegin itxura hartzen diodan edozer babestea”, folklorismoa eta zuri-beltzeko xinplekeriak ez datoz gurekin bat.
Gure ildoaren ardatz nagusienak hauek dira:
-Estatu kolpearen gaitzespena: Gure ustez, Ukrainako gatazkaren fase honen hasiera Euromaidan mugimendu europeista, proinperialista eta ultraeskuindarraren protesta bortitzak eta Estatu-kolpe ilegala izan dira, demokratikoki aukeratutako Gobernu bat uzkailiz.
-Autodeterminazio eskubidearen defentsa: Martxoaren 14an Krimeak Errusiarekin bat egitea erabaki izan zuen, eta Donetsk eta Luganskek Maiatzaren 25ean independentzia aldarrikatu izan dute; batez ere Kieven ezarritako botere berria hein oso handi batean ultraeskuin errusofoboaren kontrolpean edo eraginpean egotearen erreakzio gisa. Komite honek herri-erabaki hauek aintzatesten ditu. Gogoratu behar dugu Ukrainan dagoen gatazka hein handi batean Estatu hura, herri-babesik gabe sortu izan delako gertatzen dela; autodeterminazio eskubidea errespetatu gabe sortu zelako, ukrainar herriak 1991 martxoko erreferendumean Sobietar Batasunean jarraitzeari baietz esan ziolako.
-Antifaxismoa: Komite hau Ukrainan faxismoak Estatuaren gainean eragin handiaz jabetzen da, Estatuaren arlo asko (Defentsa eta Barne Ministerioa) faxisten eraginpean bait daude. Ikonografia eta narratiba faxista, II Mundu Gudako milizia kolaborazionistei erreferentzia egiten diona, Gobernu eta Estatu instituzioetan ere ofiziala izaten ari da, eta Ukrainako Gobernuaren “indar-gidatzaileetako” bat dela nabarmena egiten zaigu. Kontutan izanik II Mundu Gudan nazismoak Sobietar Herriaren kontra eginiko genozidioa izan zela, antifaxismoa Donbasseko langileen erresistentziaren parte garrantzitsu bezala ikusten dugu.
-Klase borroka: Ukraina 1991tik aurrera oligarkiaren esku egon da. Novorossijaren proiektua egoera honen kontrako erantzun bat da, Novorossija Herri Errepubliken Batasun bezala definitzen da, eta oligarkia bizkarroiak tokirik ez duela adierazi dute, langilearen duintasuna eta herriaren ondasunak berreskuratzearekin bat. Komite honek bat egiten du balio horiekin. Kontutan izan behar da 1991ko martxoko erreferendumena ukrainar herriak Sobietar Batasunaren desagerpenari ezetz esan ziola.
-Antiinperialismoa: Gure ustez, Ukrainako gatazkaren giltzarrietako bat, Mendebaldeko potentziek Ekialdeko Europa (ekonomikoki zein politikoki) kolonizatzeko asmoa da. Eragin hori garbi ikusi zen Euromaidan mugimenduaren “oposizio fasean”, zein gaur egungo Ukrainako gobernuaren subiranotasun faltan. Guk Donbasseko mugimenduan, ekonomia herriaren esku, eta ez kanpoko potentzietako oligarken esku uzteko nahia ikusten dugu.
Aldi berean, Novorossijako gatazka “bi Inperioen talka inperialista” bezala definitzen duen teoria errefusatu egiten dugu. AEBren eta bere aliatuen inperialismo erasokor eta genozidak, NATO indar armatu nagusi bezala erabiltzen dutelarik, asmo hegemonikoak betearazteko zer egiteko gai den sobera erakutsi du (Jugoslavia, Irak, Afganistan, Somalia, Sudan, Libia, Siria eta abar dira horren lekuko). Inperialismo hau da bakearen etsai nagusia eta gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duena. Mendebaldeko potentziak euren interes nazionalak eta are bloke inperialista erasokor honen aurrean euren biziraupen fisikoa defendatzen dituzten beste Estatu kapitalistekin alderatzea analisi akats handi bat da; guk halako analisiekin ez dugu bat egiten, eta horien kontra borrokatzen dugu.
-Euskal Herria: Gure lan-eremua Euskal Herria da, horrek dakarrenarekin. Euskal Herriko gizartea da gure ekintzen eragin-helburua. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan dugu presentzia. Euskal komite gisa, gure materiala (bai kalekoa zein informatiboa) bereziki euskaraz ateratzen dugu, eta modu berean Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea babesten dugu
-Anitza: Printzipio hauekin bat egiten duen edozein pertsonak bat egin dezake gure komitearekin; nondik datorren kontuan izan gabe.
Zer ez da Komitea?
Komite hau ez da inongo alderdi politikoren tresna. Beraz Komite honetan, alderdi politiko ezberdinetako militanteek tokia dute, baina betiere goiko printzipio horiek onartuz, eta betiere Novorossijaren aldeko lana egitera prest badaude. Alderdiek edota bestelako kolektiboek ez dute berezko ordezkaritzari Komite honetan.
Komite honek gizartean, bai alderdi politikoetan eta bai bestelako erakundeetan, Novorossijako auziarekiko eragina izan nahi du. Halakorik sekula ez dugu ukatu. Baina Komite honen lana ez da “politika orokorraren” inguruan alderdi edota erakunde ezberdinen iritzia edota ildoa baldintzatzea, eta are gutxiago alderdi horien iritziaren bozgorailu izatea.
Komite hau Novorossijako Herri Errepubliketan zentratuta dago. Hots, ez da Errusian zentratutako Komite bat (jakin badakigulako Novorossija eta Errusiaren artean noizbehinka interes kontrajarriak egon daitezkeela). Komite honen lana ez da Errusiako Federazioaren politika defendatzea.
Komite hau ez da talde folkloriko bat banderak ateratzearekin edota kontsigna batzuk botatzearekin konformatzen dena. Gu ez gaude hemen gure fetixismoarekin gustora egoteko, edota norbere kontzientzia lasaitzeko. Komite honek modu zientifikoan egiten du lan, errealitatea aztertuz eta euskal iritzi publikoari bertako gatazkaren irudi ahalik eta osoena eta ulergarriena emanez eta baita novorossijar herriari elkartasun moral eta fisikoa emanez eta helaraziz.
Ideologia aurrerakoia edota etika iraultzailea duten pertsona guztiei Herri Errepubliketako biztanleria laguntzeko deia egiten diegu, horretarako bitarteko gisa gure Komitea edo eurek egokiena ikusten duten beste tresnaren bat erabiliz. Orain dugun egitekorik garrantzitsuena faxismoaren kontra eta bere biziraupen fisikoaren alde borrokatzen ari den herri antolatu bati babesa ematea da. Gu bide horretatik abiatu gara, eta gurekin bat egin nahi duen edonorri gure atean zabalik uzten dizkiogu.
Orduan… Oligarkiaren baten azpian egon da Ukrainia 1991. urtetik, kolpe bat egon da honen aurka, eta kolpe hau ez da zilegia.
Gero, hauteskundeak egon dira, eta hauteskunde hauetan ateratakoa ez da onargarria, nahiz eta baldintza guztiak betetzen zituzten.
Bestalde, Krimeako eta Luganskeko eta Donetzeko hauteskundeak, horiek bai onartu behar direla, inolako bermerik betetzen ez zuten arren.
Zer da egin behar zena Ukrainian, aurreko despota berriro ere jarri?
1991. urtean Ukrainiak SESBeko desagerpenari ezetz esan ziolako oraingo honetan hauteskundeetan erabaki dutena ez da onartu behar?
En fin, Pilarin. Besarkada bat Novorosiyako Hiriburutik, Odessa.
Nik apaiz askotxo ikusten dut ba hain ezkertiartzat dugun errepublika horretan.
Les escribo haciendo uso de este medio informático y para que conozcan mi caso y la de mi familia soy Dany Amanda Borja Gamarra de Nacionalidad Peruana de 55 años de edad, que he logrado escaparme ante una apariencia de libertad por cuanto nos encontramos secuestrados y que por las denuncias interpuestas ante las instituciones del estado peruano no logramos justicia dándonos cuenta quien esta detrás de esta venganza en contra de mi familia y que han visto como atentar en contra de nuestras vidas lanzándonos Gases Tóxicos matándonos lentamente las viviendas colindantes a mi domicilio de Jr. Manuel Fuentes Nº 182 Distrito de El Tambo, Provincia de Huancayo Departamento de Junín que data desde el 07 de marzo de 2016 hasta la fecha que le escribo estando denunciado ante la fiscal Rosmery CUADROS GUTIERREZ que lo lleva ilegalmente y que la responsabilidad recae en el Gobierno de Ollanta Humala por cuanto están implicados sus familiares que es una venganza que data de 45 años siendo el origen la Universidad Nacional del Centro del Perù por cuanto mi padre Francisco Borja Salcedo lucho contra la corrupción enquistada conjuntamente con los alumnos de su facultad de Ingeniería Mecánica de esa universidad sin saber mi padre que nosotros sus hijos y sus nietos que estábamos siendo observados y perseguidos ya que mi padre desconocía la Historia de la mencionada universidad y que estaban empotrados los apristas y que han visto la forma en como desgraciar nuestras vidas, por ser mi caso muy complejoaprovecho este comentario para enviarle directo y que el correo es referencial por cuanto bloquean para que este mi narrativa de 122 paginas no llegue debidamente documentado ya Que data desde el año 1971 y se habrían enterado lo que mi padre realizo en su época de estudiante universitario el año 1964 en la Universidad Nacional de Ingeniería en Lima, como reformar el comedor universitario y realizo marchas multitudinarias en contra de las medidas impuestas del gobierno de esa época y ser parte del Comité de Defensa de lucha de la Cooperativa Tahuantinsuyo Ltda.196 creada en el año 1963 en el Distrito de Independencia- Lima, sin imaginar que laU.N.C.P seria el origen de todas nuestras desgracias.
Последние новости андроид здесь hi-android.net
Kaixo!
Badaukat bilduta jadanik erabiltzen ez dudan neguko arropa eta Donbassera bidaltzea nahiko nuke. Posible litzateke zuek horretaz arduratzea?
Behean jarritako mail helbidera erantzun ahal didazue.
Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!
Jabi