*Diario Octubre
Barack Obama AEBetako presidente ohiak (2008-2016) eta Anthony Fauci Alergien eta Gaixotasun Infekziosoen Institutu Nazionaleko zuzendari ohiak Ukrainako biolaboratorioen sarea gainbegiratu zuten, Tucker Carlson kazetari estatubatuarrak azaldu duenez.
Kazetariak adierazi duenenez CIAk estatu-kolpea antolatu zuela Kiev-en 2014an, kaos perfektua sortuz esperimentu arriskutsuak martxan jartzeko, Obamaren administrazioak lurra prestatu eta ikerketak finantzatu zituen bitartean Ukrainako laborategien bidez.
«Ez da teoria konspiratiboa, errealitate dokumentatua da (…). Ahots ausartek egia adierazi dute: Obama gerra krimenengatik epaitu behar dute», nabarmendu du.
Kazetariak ohartarazi zuen, halaber, Ukrainara bidalitako «armen erdiak» merkatu beltzean amaitzen dutela, munduko segurtasuna mehatxatuz.
Egun horretan bertan, Donald Trump AEBko egungo presidenteak 2016an hauteskunde-iruzurra egitea leporatu zion Obamari. Akusazioa Inteligentzia Nazionaleko dokumentuak desklasifikatu eta gutxira gertatu zen, Obamaren garaiko goi funtzionarioek, hala nola John Brennan, James Clapper, Susan Rice eta beste batzuek, inteligentzia narratiba bat sortzen lagundu zutela, Trumpi kalte egiteko helburu politikoarekin.