DEIALDIA

Ukrainako Junta kolpistak, AEBk eta NATOk babesturik eta armaturik, Novorossijako Herri Errepublika gazteen kontra darabilen eraso-guda Novorossijako populazio zibilaren pairamena eta sufrimendua handitzen dabil etengabe. Euskal Herria-Donbas Komiteari esker eta Euskal Herriko zein Iberiar Penintsulako borondatezko laguntzari esker, ahal duten moduan erasoek eta bonbaketa indiskriminatuek zigortutako populazioa artatzen duten erietxeei osasun-materiala bidaltzea lortu dugu.

Behin guk bildu eta bidalitakoa hara heltzen dela dakigularik, osasun eta medikuntz materiala biltzeko eta bidaltzeko kanpaina berri hau hasi dugu; Hemen egiten den keinu txiki batek bonbapean bizi direnen bizitzan eragin handia du eta.

Pentsakera aurrerakoia edo etika iraultzailea duten pertsona guztiak zein Estatuko erakunde antiinperialista edota antifaxista denak baliagarri deritzoten edozein ekarpen egitera deitzen ditugu; bai osasun edota kirurgia materiala (momentuz medikamenturik ez) batu eta guri bidaltzera, edo bai ekarpen ekonomiko bat egitera, materiala bidaltzeko dirua ezinbestekoa da eta, eta baita ere nazioarteko inperialismoaren eta bere morroi Espainiar Estatuaren nagusitasun mediatikoari aurre egingo dion kontrainformazio lana burutzera. Bilketak, entregak, ekarpenak, tokiko kanpainak eta lan honetan lagundu gaitzakeen edonolako iradokizunak koordinatzeko Komitearen email-helbidea erabili daiteke. Zuen ekarpenak egiteko beharrezkoaren gainean garaiz informatuko zaituztegu.

Orain, gure lanik garrantzitsuena, faxismoaren aurka borrokatzen ari den herri antolatu bati, bere bizirautearen alde borrokan ari den herri bati laguntzea posible dela ikusita, hauxe da, laguntza emateari ekitea.

Junta kolpistaren bonba-erasoen pe dauden borrokalariak populazio zibila lagun ditzagun!
EZ DIRA PASAKO!

———————————————————————————————————————————————–

Erakunde antifaxista eta antiinperialista guztiei:

Euskal Herriko eta penintsulako langile guztiei:

Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliketan egoera gordindu egin denez. EUSKAL HERRIA-DONBASS ELKARTASUN KOMITEAk DEIALDI hau berriz errepikatzeko beharra du.

Kieveko Junta kolpista eta nazionalista ultraeskuindarrak Minskeko 2. Ituna batere lotsarik gabe balaitu du Novorossijan dagoen bere okupazio armada indartzeko eta NATOren armamentu modernoa lortzeko, eta baita ere derrigorrezko mobilizazio kanpaina batzu egiteko; hala, lur okupatuetako tropa kopurua 90-95.000ra handituz, hau AEBtako eta NATOren instruktore militarrek prestatutako atzerritar mertzenarioak kontatu gabe.

Borroka antifaxistaren eta antiinperialistaren frontea, Kieveko erregimenaren okupazio tropek nagusigo militarre dutelarik, muturreko konfrontazio fase batean sartzeko arriskua dago.

Antifaxista guztiok laguntza solidarioa indartu dezagun!!

donbass-eh1