Ulyana Matveevna Gromova, sobietar erresistentzia anti-naziaren martiri ukrainiarra

1925eko urtarrilaren 3an, Pervomaysky herrixkan (Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista) jaio zen Ulyana Matveevna Gromova, sobietar erresistentzia partisanoaren martiria.

Komsomolari lotutako Guardia Gazte erakunde klandestino bateko kidea izan zen, Krasnodon naziek okupatutako hiri ukrainar-sobietarrean jarduten zuena. Bere kideak aktibo egon ziren Bigarren Mundu Gerran, 1943ko urtarrilera arte, eta sabotaje eta protesta ekintza batzuk egin zituzten, indar nazien esku erori baino ariñago. Okupatzaile naziek Guardia Gazteko kide gehienak, 80 pertsona inguru, torturatu egin zituzten eta, ondoren, exekutatu.

Exekutatu baino hiru urte lehenago, Gromova, 19 urtekoa, bere lagunekin batera atxilotu zuten indar inbaditzaile naziek. Modu basatian torturatu zuten burkideen izenak lortzeko: metalez jipoitu zuten; fierro beroz erre zuten; azala kendu zioten; gorputzeko atalak moztu zizkioten, eta gero zauriak gatzez igurtzi zizkioten; besoak eta saihetsak hautsi zizkioten; eta ilea kendu zioten, baina ez zuen izenik eman. Hala eta guztiz ere, beste presoei poesia errezitatzen animoak emateko gai izan zen.

1943ko urtarrilaren 16an exekutatu eta meategi baten barruan bota zuten. Gerraren ondoren, bere gorpua berreskuratu eta erresistentziako beste kide batzuen gorpuarekin batera lurperatu zuten. Hil ondoren, Sobietar Batasuneko heroi titulua jaso zuen, bere erresistentzia aitortzeko.