1990ko abenduaren 24an, euskal sendagile internazionalista eta Frente Farabundo Marti de Liberación Nacional-eko (FMLN) kide zen Marta Gónzalez Gómez hil zen Nejapa-n, El Salvador-eko armadaren eraso batean. Ekintzaile internazionalista honek kanpamentuetan mediku lanak egiten zituen. Gabon gaua ospatzeko bi aldeek su-etena hitzartuta zuten arren, El Salvadorreko armadak eraso egin zien.
Marta, Bilbon jaio zen 1961ean. Lehen ikasketak Indautxu auzoko Karitateko Karmeldarren ikastetxean egin zituen, 1977ra arte, familiarekin Madrilera bizitzera joan zen arte. Batxilergoa eta UBI amaitu zituenean, medikuntza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Niño Jesús eta La Princesa ospitaleetan praktikak eginez. 1987tik 1988ko abendura Nikaraguan egon zen Esteliko ospitale batean lanean, eta ondoren hainbat jarduera medikotan parte hartu zuen, hala nola txertaketa eta gaikuntza
1989an Madrilera itzuli zen eta Erdialdeko Amerikako zenbait erakunderekin kolaboratu zuen. 1990ean Gerra Zibilean zegoen El Salvador-rera joan zen. Bertan Osasunaren Sustatzaile Salvadorko Elkarteko mediku bezala lan egin zuen eta azaroan internazionalista bezala FMLNn sartu zen «Begoña» ezizenarekin, hilabete batzuk lehenago paramilitar ultraeskuindar talde batek bahitu eta hil zuen Gares herriko (Nafarroa) Begoña García Arandigoien euskal internazionalistaren omenez [3].
29 urterekin, El Salvadorko armadak Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontearen (FMLN) aurka egindako atentatuan hil zen Marta. Gabon gaua Adelaidan igarotzen ari zirela, Nejapa udalerrian (El Salitre kantoia), biztanleria zibilarekin batera, El Salvadorko armadak eraso egin zien.
Espainiako enbaxadak 1991ko urtarrilaren 10ean eman zuen heriotzaren berri, eta senitartekoek eskatuta gorpua aberriratzen lagundu zuen.
Derio-ko (Bizkaia) hilerrian lurperatu zuten.
