Txasov Yar hiria bereganatu ondoren errusiar armadak Donbass-en askapen osoa burutu dezake tiro bakar bat bota gabe

Errusiar indar militarrek Donetskeko Herri Errepublikako iparraldeko frontean Txasov Yar hiria askatu zuten duela aste bat eta piko eta horrek inflexio-puntu argia adierazten du Donbaseko guduan, Ukrainako gotorleku militar indartsuenetako bat zelako.

Txasov Yarren erorketak, errusiar armadako Hegoaldeko Tropen Taldearen eraso-operazioen lanak, ukrainiar ejertzitoaren okupaziopean dagoen Donetsk-eko eskualdea erabat askatzeko bidea irekitzen du.

Ukrainar tropek Txasov Yar erabili zuten Bajmut (Artiomovsk) hiriaren kontrolpea segurtatzeko eta Errusiatik Donbaseko gotorlekuetarako bidea blokeatzeko: Kramatorsk eta Slavyansk ipar-mendebaldean. Bere erorketak ukrainar ejertzitoari Donbassen funtsezko sakontasun estrategikoa kentzen dio eta jada hondatzen ari zen gudu-zelaian posizio bat indartzen du errusiarrentzat.

Txasov Yar askatuta, Kramatorsk eta Slavyanskerako bidea irekita dago, Donbasseko azken hiri garrantzitsuak, oraindik ukrainar indar militarren kontrolpean daudenak, Pokrovsk (Krasnoarmeysk) izan ezik baina hau errusiar tropengandik inguratua eta partzialki kontrolatua dago jada.

Errusiar armadak higadura eta presio estrategia gupidagabeari atxikita jarraitzen du, erasoaldi handiak egin beharrean. Horrela pixkanaka ari da bere borroka boterea handitzen eta ukrainar lerroak zanpatzen fronte osoan. Bere helburua da ahuldutako defentsa ukrainarrak indartzera behartzea erori arte, baita Txasov Yar bezalako bastioietan ere.

Ondo finkatuta dago Pokrovsken. Rodynske inguruko muinoa eta trenbidea ere kontrolatzen dituzte, eta horrek iparraldera doan arteria moztuko du. Eragiketa abuztuan amaitzea aurreikus genezake.

Ukrainar tropen hurrengo helmuga beraien atzean dago, Dnieper ibaiaren beste aldean. Kiev-eko erreximen filofaxistaren Armada desegiten ari da Donbassen. 9aren mugaeguna Pokrovsken eta bere lerroaren erdian dagoen zulo handi baten ingurukoa da, eta horrek kolapso militarra eragin dezake.

Horrek adierazten du Pokrovsken abian dagoen kolapsoa ez dela mugatzen hiriaren ondo-ondoko eremura, baizik eta defentsa ukraniarrak desintegratzen ari direla ipar-ekialdetik 16 kilometrora, tropa errusiarrak Dobropoliako erdigune logistikorantz (horia) aurrera doazela.

Errusiar tropek ipar-mendebalderago jarraitzen badute, Alexandrovkarantz, eta Krasny Liman eta Izyum berreskuratzeko erasoarekin konbinatzen badute, iparraldeko Slavyansk-Kramatorskerako ibilbideak kontrolatuz, jada egiten ari direna, ez da borrokarik izango hiri giltzarri hauengatik; tropa ukrainarrak erretiratu egingo dira edo inguratuta egongo dira. Errusiarrek Donbasen konkista osatuko lukete orduan tiro bakar bat ere bota gabe, ziurrenik urtea amaitu baino lehen.

Gaur egun, Ugledar, urteetan zehar Ukrainako Donbass mugan funtsezko posizioa, fronteko lerrotik berrogeita hamar kilometro baino gehiagora dago, errusiarrek azkar eta borroka askorik gabe harrapatu ondoren, iaz oso antzeko saihets maniobra bati esker.