*Diario Socialista (diariosocialista.net)
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak astelehen honetan iragarri duenez, 725 milioi dolarreko laguntza militarra emango dio Ukrainari. EFE agentziak jakitera eman duenez, HIMARS sistemetarako munizioak, TOW eta Javelin tankeen aurkako misilak, droneak eta eraisteko ekipoak eta lurra-aire Stinger sistemak daude bertan.
Antony Blinken Estatu idazkariak adierazi duenez, AEBk, 50 herrialde baino gehiagorekin batera, «Ukrainak Errusiaren erasoari aurre egiteko beharrezko baliabideak izatea bermatzen jarraituko du». Bestalde, Lloyd Austin Defentsa idazkariak Errusiak Ukrainako azpiegitura zibilaren aurka egindako erasoak gaitzetsi zituen, eta «herrialdearen aireko defentsa indartzeko beharra» nabarmendu zuen.