Urriaren 28an bi urte beteko dira Alexis Castillo internazionalista eta komunista Donbassen hil zela borrokan. Hori dela eta, urriaren 19an, Bultza Herri Ekimenak eta Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komiteak omenaldi xume bat antolatu dugu Bilbon. Ekitaldia Bizi Nahi espazio okupatuaren inguruan egingo da, Deustuko Erriberan, duela urtebete baino gehixeagotik haren omenezko oroigarri bat altxatzen den lekuan. Oroigarri hori egun horretan bertan zaharberrituko da, duela hilabete batzuk kalteak izan ondoren.
Munduaren zati handi batean adierazpen faxistak oro har igotzen ari diren garai hauetan, inperialismoak munduko herriak mehatxatzen, xantaia egiten eta kolpatzen jarraitzen duen garaiotan, bai Bultzak bai EH-Donbass Komiteak uste dugu internazionalista guztien betebeharra dela ez uztea ahazten Alexisek bezala dena eman zuten militanteak, indarrean dagoen kausa justu eta beharrezko baten defentsan, hau da, antinperialismoaren eta antifaxismoaren defentsan.
Alexis Zarzal-ekoa zen, Caucako haranean (Kolonbia), eta han bizi zen, 16 urterekin Espainiako Estatura bere familiarekin batera emigratu eta ikasketekin jarraitu zuen arte. Murtzian, Madrilen eta Zaragozan bizi zen, bere lan-bizitza eta antifaxismoari lotutako gizarte-mugimenduetan zuen konpromiso politikoa uztartuz eta Espainiako Herrien Alderdi Komunistan (PCPE) militatuz.
2014an, Ukrainan inperialismoak bultzatutako eta babestutako estatu-kolpe filofaxistaren ondoren, eta Odessako Sindikatuen Etxeko sarraski faxistaren gertaera dramatikoen ondoren zein Kieveko erregimen berriak Luhanskeko eta Donetskeko Herri Errepubliken aurka gerra hasi ondoren, Alexisek gatazka armatuaren eremura bidaiatzea erabaki zuen, elkarrizketa batean esan zuenez “Donbasseko biztanleria defendatzeko”, Ukrainako ejertzito eta paramilitar faxisten bereizi gabeko erasotik.
Donetskeko Herri Errepublikaren (DHE) Herri Milizian integratua, 8 urte inguruko borrokaldia izan zuen, frontean zauritua izan zelarik, baina horrek ez zuen eragotzi berriro borrokara itzultzea. Donbassen borrokan aritu zen denboran, ez ziren gutxi izan bertan lan egiten zuten kazetariei eman zituen elkarrizketak edo EH-Donbass Komitea bezalako antolakundeekin izan zituen kolaborazioak non bere testigantza ematen zuen, konpromiso eta elkartasun internazionalistaren erreferente bihurtuz.
2022ko urriaren 28an, Ukrainako artilleriaren bonbardaketa baten ondorioz hil zen, DHEren frontean posizio bat defendatuz. Adin txikiko seme bat uzten zuen han, huts konponezina, baina baita harrotasun handia ere bere familian eta borroka bera partekatzen genuenon artean. Haren gorpuzkiak Alloko herrian daude, Lizarraldea eskualdean (Nafarroa), bere familia bizi den tokian
Hemendik dei egiten dizuegu bere sakrifizio zintzoaren ondarea aitortzeko egingo diogun omenaldian parte har dezazuen.
Betirako oroimena