Aydin Sezer turkiar politologoaren arabera, META konpainiak (Facebook, Wasap…) errusiar hedabideak blokeatzean mundu mailako informazio kultural, sozial eta politikoen erabateko kontrola ezarri nahi du

*Sputnik News

Beste sare sozialen artean Facebook eta Wasap kudeatzen dituen META konpainia (Errusian muturrekoa izateagatik debekatua) «boterearekin mozkortzen da» errusiar hedabideen kontuak blokeatzean, adierazi dio Sputniki Aydin Sezer politologo turkiarrak.

«Amerikako Estatu Batuetako (AEB) hurrengo hauteskundeei begira, hedabide nagusien endekapena ikusten da. Badirudi Meta ez dela egiten ari den urratsez jabetzen. Boterea dute eta horditu egiten dira botere horrekin», esan zuen Sezerrek.

Adituak adierazi zuen META ekintzak ez direla soilik Errusiaren aurkakoak, eskala askoz handiagoko ikuspegia baita: informazio kultural, sozial eta politikoaren erabateko kontrola ezartzea.

«Tamalez, ez dago erakunde kontrolatzailerik, eta ez dago NBEren nazioarteko zuzenbiderik edo ebazpenik, gai horri buruz hitz egin genezakeenik. Onartzea eta horrekin bizitzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen», adierazi zuen turkiar politologoak.

Irailaren 16tik 17rako gauean, Meta konpainiak Russia Today (RT) eta Rossiya Segodnya debekatu zituen mundu mailako aplikazioetan, atzerriko ustezko interferentziagatik, NBC News telebista-kateak lortutako komunikatu baten arabera.

Gainera, irailaren 13an, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak zigorrak iragarri zituen Rossiya Segodnya (RIA Nóvosti, Sputnik), TV-Novosti (RT, Ruptly) eta Evrazia talde mediatikoen aurka, baita haien exekutiboen aurka ere, ustez Kremlinek antolatutako «desinformazio kanpainetan» parte hartzeagatik.

Irailaren 4an, Rossiya Segodnya, RIA Nóvosti, RT, Sputnik eta Ruptlyren aurkako zigorrak ezarri zituzten, ustezko «ezkutuko informazio-operazioengatik».

Errusiako Kanpo Arazoetako Ministerioko bozeramaile María Zajárovak adierazi zuen Washington adierazpen askatasunaren aurkako gerra egiten ari dela.

Bestalde, Sergei Lavrov Errusiako kantzilerrak zigorrei buruz esan zuen AEBk hasitako ekintzak «totalitarismo hutsa» direla.