Senegalgo ezkerreko gobernu panafrikanistak elkarrizketarako eta negoziaziorako deia egin du Ukrainako gatazkari irtenbidea emateko, eta Kremlinek eskertu egin du keinua

 

*Sputnik news

«Ukrainako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketa hasteko eskatzen du Senegalek», adierazi zuen atzo Yassine Fall afrikar herrialdeko Atzerri ministroak.

«Jarrera neutrala dugu, elkarrizketarako eta negoziazioen hasierarako deia egiten dugu», azpimarratu du Fallek, Sergei Lavrov Errusiako bere homologoarekin Moskun izandako elkarrizketak amaitu ondoren.

Ministro senegaldarrak azpimarratu zuen hori ez dela soilik Senegalen jarrera, Afrikako Batasun osoarena baizik.

Lavrovek, berriz, Moskuk Dakarreko gobernua ezkertiar panafrikanistaren jarrera hori Ukrainako gatazkari buruz estimatzen duela nabarmendu zuen.