Helburua, Errusiako Babes Erradiologiko, Kimiko eta Biologikoko Tropen buruaren arabera, eskualde jakin bateko biztanleentzat arriskutsuenak diren agente biologikoak garatzea litzateke.
*Prensa Latina (prensa-latina.cu)
Igor Kiríllov, Errusiako Federazioko Babes Erradiologiko, Kimiko eta Biologikoko Tropen buruak duela egun batzuk prentsaurrekoan adierazi zuen Estatu Batuek gutxienez 16 mila lagin biologiko atera zituztela Ukrainatik Operazio Militar Berezia hasi aurretik.
AEBko indar armatuen helburua, dio errusiar militarrak, eslaviar jatorriko herritarrentzat arriskutsuagoak ziren agenteak garatzea zen. Washingtonek interes handia du Errusiako, Ukrainako eta beste estatu postsobietarretako herritarrengandik material biologikoak lortzeko, teniente jeneralak azpimarratu duenez.
Militar horren adierazpenen arabera, estatubatuarrek odol laginak hartu zizkieten Ukrainako lau mila militarri, eta odol eta ehun laginak Ukrainako Osasun Publikoko Zentrotik Pentagonoari lotutako mendebaldeko ikerketa-laborategietara eraman zituzten, bitarteko enpresetara jo gabe, ikerketa biologikoen bidez «eskualde jakin bateko biztanleentzat arriskutsuenak diren agente biologikoak» hautatzeko helburuarekin.