*ARGIA aldizkaria
1977ko abuztuaren 13an, National Front alderdi ultraeskuin britainiarraren 500 bat neonazi saiatu ziren Londresko Lewisham langile-auzoan martxa bat egiten, 5.000 poliziak babestuta. Beraiei aurre egiteko prest zeuden 4.000 antifaxistek bidea moztu zieten ordea. Lewisham-go bataila gisa oroitzen da gertaera. Istilu handiak izan ziren, 214 atxilotu eta 100 zauritutik goarekin, baina azkenean, faxistak ez ziren pasa.