*Donetsk News
Uztailaren 29tik abuztuaren 4ra bitartean bi zibil hil ziren Ukrainako Donetskeko Herri Errepublikaren lurraldean izandako erasoaren ondorioz. Hala jakinarazi zuen asteartean Daria Morozova eskualdeko Giza Eskubideetarako ordezkariak.
Aipatu behar da aldi berean 29 zibil zauritu zirela, horien artean bi adingabe.
Guztira, urte hasieratik, 238 zibil, tartean zazpi haur, hil dituzte Ukrainako Indar Armatuek Errepublikan. 965 pertsona zauritu ziren, tartean 72 haur.