Garaipenaren Eguna dela eta, Donetskeko Herri Errepublikan bizi diren Aberri Gerra Handiko 43 beteranoek urteroko ordainketa jasoko dute nazismoaren aurka egindako sakrifizioa eskertzeko

Donetsk News

Donetskeko Herri Errepublikan (DHE) bizi diren Aberri Gerra Handiko beteranoek (izen horrekin deitzen diote Errusian II. Mundu Gerrari) ohiko jai-bonua jasoko dute maiatzaren 9an ospatzen den Garaipenaren Egunagatik. DHEko gobernuaren prentsa-zerbitzuak jakinarazi duenez, beteranoek apirilean jasoko dute dagokien ordainketa.

«DHEren Errusiako Gizarte Funtsaren adarrak Aberri Gerra Handiko beteranoei Garaipenaren Egunari eskainitako ordainketak eman zizkien. Oporretarako bonuak jasoko dituzte 43 partehartzailek eta Errepublikan bizi diren gerrako beterano ezinduek «, dio komunikatuak.

Errusian ordainketa horren zenbatekoa 10 mila errublokoa da (100,70 euro). 1941 eta 1945 artean II. Mundu Gerran inbaditzaile naziei aurre egin zieten sobietar beteranoek eta ezinduek jasotzen dute urtero, baita partisanoek, borrokalari klandestinoek, inteligentzia eta kontrainteligentziako ofizialek eta Leningradoren defendatzaileek ere.