Zigor Olabarria Oleaga / ARGIA
Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola (ITP Aero); Andrés Sendagorta (SENER). Argazki esanguratsua da, ez baita ohikoa. Heriotzaren merkatariak harro agertzen dira, egungo klima gerrazale eta militaristan herritarron ongizatearen defentsaren berme gisa azaldu daitezkeelakoan. “Ezkerreko” gobernua harro, baina lotsatuta. Gehitxo ez ote den: argazkia egin bai, baina ez dute zabaltzeko lanik hartu eta hedabide gehienek ez dute jaso. Herritarron esku dago eldarnio militarista salatu eta harrotuta dabiltzanak lotsagorritzea, Gazako edo Ukrainako gorpuekin zein gure beldurrekin negozioa egiteagatik.