Donetsken izan zen Karabana Antifaxista. Zenbait kide Petrovski auzora gerturatu ziren, artileria ukrainarrak oso gogor jotzen duen hiriburuko aldirietako auzora. Duela pare bat egun, bertan, eraso ukrainarrek 3 ume erail zituzten eta karabanak artileria-erasoren ondorioak egiaztatu zituen bertatik bertara.
Karabanaren beste ordezkaritza bat Donetskeko «Errepublikako Traumatologia Zentrora» hurbildu zen eta ukrainar bonbardaketaren ondorioz bertan zeuden umeen egoeraren lekuko izan zen.
Momentu hunkigarrienak Xakhtiorskeko behar bereziak dituzten umezurtzentzako etxean bizi zituzten karabanako kideek. Bildutako eskola-materiala eman zen eta umeen egoera ikusi ahal izan zen. Lekuaren azpiegituren hobekuntzak nabariak izan dira aurten.
Xakhtiorskeko zentro hau berezia da Karabana Antifaxistarentzat, laguntza humanitarioa 5 urtez eraman baita bertara. Hurrengo urtean itzuliko direlako hitza emanez, malko artean agurtu ziren Karabanako kideak