Karabanako kideek Luganskeko Herri Errepublikako leku ezberdinetan izan ziren.
Martxoaren 14ko goizean, 2014ean Ejerzito ukrainarrak eraildako jendearen omenezko hilerria bisitatu zuten Lugansken. Hilobi askok ez dute izenik; gorpu asko oraindik ezin izan baitira identifikatu. Izenen ordez zenbakiak dituzte.
Karabanako kideak LHEko zenbait kiderekin bildu ziren eta hauekin ‘Shors’ parkera gerturatu ziren, gerraren ondorioz hildako Luganskeko umeen omenezko parkea. Ume hauen izenak jasotzen dituen monumentuaz gain, parkean ume bakoitzaren omenez zuhatz banan landatu zen duela hilabete batzuk.
Aipatzekoa da, iazko karabanan izan ziren kideek konprobatu dutenez, aurten aldaketa nabariak izan dituela hiriak. Errusiar Gobernuak laguntza asko bidali du azpiegiturak obetu eta konpontzeko (eraikinak, errepideak, etab.).