‘Gernika’ margolana: «Gerrari ezetz» borroka antifaxistaren aurka

*Taher Ali / BERRIA (urriak 31)

Espainiako II. Errepublikak, 1936an hil ala biziko borrokan ari zela, Pablo Picasso margolariari obra bat egitea eskatu zion. Mandatu horren xedea demokrazia liberalen kontzientziak astintzea zen, indar antifaxisten gerra-ahaleginari lagun ziezaioten. Hots, euren burua demokrata gisa izendatutako horiek erakarri eta moralki behartzea armada kolpisten aurrean garatzen ari zen borroka armatua babes zezaten. Horrela, Gernikako herriaren bonbardaketa eta sarraskia inspirazio iturri izango zituen Malagako artistak.

Kapitalismoak, merchandising-aren bidezko iraultzaren transmutatzaile trebea betidanik, laster jakin zuen arma antifaxista hori desegiten. Hala, humanista deiturikoen axolagabekeriaren aurrean, Picassoren koadroa berehala desitxuratu zen, gerren kritika antzuaeta testuingurutik kanpokoa bihurtu arte. Aurrerakoi ilustratuen bake mentala ezegonkortzeko gauza izan ez zen zerbait bezala geratu zen, errezetarik gabeko medizinarekin sendagarria den gaixotasunaren eran.

Eta horrela, zapalduekiko elkartasun militantea sortu nahi zuen sinbolo bat, santoral moduko baten argazki bilakatu zen, zorigaitz sakratuaren deskribapen aseptikoa. Hau da, injustizia jasaten duten guztiak otzanak izan daitezen deiadarra bilakatu da, euren zapaltzaileen partez injustizia handiagoak saihestu ditzaten. Errukiaren erretratu hutsa bihurtu zen.

Gernika margolanak ez zituen kontzientzia kapitalista aurrerakoiak mugitu, eta azkenean ilusio apurtu, bonbardatu, fusilatu eta kiskali horien errefuxiatuentzat zenbait diru-funts biltzeko baino ez zuen balio izan.

Obra-artistiko honek GaraipenarenArkua gordetzen duen hirian erakutsia bukatu zuen; Bizkaiko hiria Nakba bihurtu zuen faxismo haren garaipenaren monumentua, alegia. Era honetan, herri gernikarraren sarraskia oihalera eramana errukior pribilegiatuen lasaitasunerako monumentu bihurtu zen.

Ez dezagun euskaldunoi egin ziguten berbera gaur Palestinarekin egin.