Gerraren automatizazioa

*Diana Franco / ARGIA aldizkaria

Dugun munduan, gure etxeko sofan eserita, dena egin dezakegula dirudi. Teklatuarekin, mugitu barik gailuekin elikatzen den saretik ia edozein gauza gure eskura dagoela iruditzen zaigu.

Gauzen internetaren kontzeptua entzun duzu noizbait? Gauzak (makinak) euren artean harremanetan jartzen direnean ematen den sarea litzateke. Internet eredu asko dago, eta internet gerra eraginkorragoa egiteko irudikatzen duenik ere badago. Gerrarako sortutako internet horretan, egongo liratekeen gauzak dira tankeak, droiak, torpedoak, eskuko armak, sentsoreak, minak…

Gerra eredu hori ikusten ari gara Gazan, Israelek aukera du aspalditik sortzen aritu den teknologia horiek esperimentatzeko. Adimen artifizialarekin elikaturiko gerra gailuen interneta sortzen ari da, eta aurrez aurreko liskarrak bortitzagoak diren eredu bilakatu du gerra, aldeen arteko asimetria handituz.

Gazako herria harrapatuta dago. Hamasek gerra honetan izan duen teknologiarik eraginkorrena lurpeko tunel sarea dela dirudi. Indarrean sustaturiko teknologiak botere harremanetan duen eragina handia da, zer beste botere dugu gizakiok horri aurre egiteko? Zer ikasi behar dugu gatazka honetatik?