NATOk «schengen militar» bat sortu nahi du tropak askatasunez mugitzeko

*Nueva Revolución

Reuters albiste agentziarentzat egindako elkarrizketa batean, Alexander Sollfrankek, NATOko Komando Bateratuko buruak, adierazi zuen aliantza atlantikoa Europako herrialdeen arteko tropen eta ekipo militarren garraioan arazoak dituela gaur egun, araudi nazionalen ondorioz.

Erakundeak bere herrialdeei ohartarazi die burokrazia gehiegi dagoela Europan zehar tropak mugitzeko orduan, eta horrek, diotenez, atzerapen handiak eragingo lituzke Errusiarekin izan litekeen gatazka baten aurrean erantzun azkar bat emateko orduan. Gaur egun, NATOk aldez aurretik abisatu behar die estatu kideei, zehaztutako lurraldera munizioak eta konboi militarrak bidali aurretik.

Horregatik, aliantza joan-etorri militar askeko eremu bat sortzea planteatzen ari da, erantzun azkarreko ekintza militar posible bat arintzeko. Sollfranken hitzetan, «antzerkia aldez aurretik prestatzea» litzateke helburua, NATOren Gutunaren 5. artikulua defentsa kolektiboari buruz aplikatu behar izanez gero egin litezkeen ekintzetarako. «Bake garaian egiten ez duguna ez da prest egongo krisi edo gerra baten aurrean», gaineratu zuen Komandoko buruak.