Donbassen alde dirua eta materiala biltzeko kanpaina

Kieveko Maidan plazako protestek eragindako estatu kolpearen ondoren, gobernu berriak Donbasseko Herri Errepubliken aurkako eraso bortitza hasi zuen. Azken bederatzi urteetan, Gobernu Ukrainarrak Donbass eskualdea gogor eraso du. Ukrainak bonbardaketa etengabe eta kupidagabeak egin ditu, eta horren ondorioz, bertako biztanleak gerra-egoera larri batean bizi izan dira, honek ondorio humanitario oso larriak eragin dituelarik. Ordutik, bonbek milaka etxe, haurtzaindegi eta eskola, ospitale eta umezurztegi suntsitu dituzte. Egoera horri gehitu behar zaizkio gatazkaren ondorioz familia ugarik pairatzen duten muturreko pobrezia egoera.

2014ko udaberrian, Euskal Herrian, Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea sortu zen. Ordutik hona, gure erakundeak hainbat ekintza egin ditu Donbasseko biztanleria zibilaren alde, eta horiek ezinbestekoak izan dira gerraren ondorioak ahal den neurrian arintzeko, hala nola neguko arropa (tenperatura baxuei aurre egiteko arropa egokia) eta material medikoa, baita laguntza humanitarioko beste elementu batzuk bidaltzea. Material hau elkartasun politikori esker Euskal Herriko hainbat tokitan jaso zen.

Internazionalismoa izan da beti Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitearen lan-ildo nagusia. Hori dela eta, agiri honen bidez, Karabana Antifaxistarekin batera abian jarriko dugun diru- eta material-bilketa kanpainaren berri eman nahi dugu. Gerra-eremuetan bizi diren haurrei eta umezurztegietan eta urritasunak dituzten haurrentzako zentroetan bizi diren umeei zein osasun-zentroetan dauden gaixoei laguntza humanitarioa emango diegu, aspalditik dugun elkarlanari segida emanez. Bildutako diruarekin, eskola materiala eta material pedagogikoa erosteaz gain, ikasgelak egokitu, erietxeetan medikuntza-material berria erosi eta Ukrainako Armadaren bonbek suntsitu dituzten instalazioak berreraiki ahal izango dituzte.

Argi izan Euskal Herritik bidaltzen dugun laguntzak berebiziko garrantzia duela, eta hori biltzeko kolektibo zein norbanakoren laguntzarekin bildu behar dugula. Elkartasun horri esker, Donbasseko haurrek, babestuko dituen eta etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduko dien gune seguru bat izango dute. Asmo iraultzaile horrekin, eta Donbassen benetako bakea lortzeko bidean beste urrats bat emateko intentzioz, Donbasseko umeekin elkartasuna adierazteko ekintzak antolatu edo hauetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu.


Donbasseko umezurztegietarako edo osasun-zentroetarako dirua sartu duzuen edo sartzea pentsatu duzuen guztioi info@euskalherria-donbass.org helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko baino ez dizuegu eskatuko, nor zareten eta nondik lagundu duzuen jakiteko. Garrantzitsua da. Eskerrik asko aldez aurretik.

LABORAL KUTXA: ES21 3035 0063 8006 3007 5483


Material fisikoa bidaltzea pentsatu duzuenontzat, hau da bilduko dugun materiala. Laster iragarriko ditugu bilketa-tokiak.

ESKOLA-MATERIALA:
-Margoak
-Arkatzak
-Borragomak
-Errotuladoreak
-Plastikozko zorrozkailuak
-Bestelakoak
-EZ EKARRI koadernorik, libururik edo karpetarik

OSASUN-MATERIALA:
-Bendak
-Gasak
-Esparatrapuak
-Krema antiinflamatorioak
-Antibiotikoak
-Analgesikoak: Paracetamol, Ibuprofeno, Nolotil eta abar.