Bere etxean hil dute Transnistriako komunisten burua

Transnistriako komunisten buruzagia, Oleg Khorzhan, indarkeria zantzuekin hilda aurkitu zuten Sucleiako bere etxean, 1992 gerra baten ostean Moldaviatik banandu zen errepublika honen  Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

“Oleg Khorzhanen gorpua bere emazteak aurkitu zuen geletako batean, zabalik eta hutsik zegoen kutxa gotor baten ondoan”, dio ohar ofizialak.

Guennadi Ziuganov Errusiar Federazioko Alderdi Komunistaren buruak ere albistea baieztatu du

“Transnistriako alderdi komunistako buruzagia, Oleg Khorzhan, bart hil da. Bere etxean hil zuten, eta berehala ikerketa bat hastea eskatu genuen”, esan zuen Ziuganovek Moskun emandako prentsaurreko batean.

Oleg Khorzhan, 2003an sortutako Pridnestrovieko Alderdi Komunistaren (PAK) lehendakaria, ezaguna zen azken urteetanTransnistriako agintariei egindako kritikengatik eta Errusiaren aldekoa izateagatik. Behin adierazi zuen transnistriar errepublikako jendeak “Errusiaren laguntzari esker bakarrik bizirauten dutela.

Transnistria profile - BBC News

2010tik 2016ra PAKek Transnistriako Kontseilu Gorenaren (Parlamentua) hautezkundeetan lortu zuen ordezkari bakarra izan zen Khorzhan zeinek harreman ona izan zuen gobernuarekin. Geroztik alderdia extraparlamentarioa da eta agintarien errepresioaren jomuga izan da zenbait alditan. 2018an “gobernuko funtzionarioen aurka indarra erabiltzeagatik” Khorzhan atxilotua izan zen eta 4 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Joan den abenduan askatu zuten.

Korzhanek adierazpen bateratua sinatu zuen uztailaren 9an Moldavia Kongresu Zibileko oposizioko alderdi ez-parlamentarioarekin, Dniesterreko bi ertzetako biztanleen eskubide eta askatasunen aldeko borrokari buruz.

Transdniesterrek, non bere biztanleen % 60 errusiarrak eta ukrainarrak diren, Moldaviako sezesioa bilatu zuen Sobietar Batasunaren kolapsoa baino lehen ere, nazionalismoaren olatuan Moldavia Errumaniara batuko zen beldurrez.

SESBen erorketak Dniesterren ekialdeko ibaiertzeko zenbait barruti Transdniesterreko Moldava Errepublika aldarrikatzera bultzatu zituen 1992an. Chisináuk tropak matxinoen lurraldera bidaliz erantzun zuen, eta horrek gatazka armatu bat eragin zuen, zenbait hilabetez luzatu zena, eta moldaviar porrotarekin amaitu zena.

Gaur egun, Transdniester Chisináuren kontroletik kanpo dagoen lurralde bat da, Estatu baten ezaugarri guztiekin, bere moneta barne.