Donetskeko Herri Errepublikako (DHE) Larrialdi Ministerioaren prentsa-zerbitzuak ostegunean jakinarazi zuenez, 2022an, DHEn lan egiten duten espezialista eta ingeniari militarrek 208.000 lehergai, jaurtigai eta mina baino gehiago desaktibatu zituzten. Lurralde osoan banatuta zeuden borroketan eta Ukrainako armadaren bonbardaketetan leherrarazi gabe.
Gerraren fase berri honetan, 2022ko otsailaren amaieran hasi zena Errusiako armadaren zuzeneko esku-hartzearekin Donbassen eta Ukrainan, aurreko fasean baino lehergai gehiago indargabetu dira. 2015etik 2021era 135.000 jaurtigai, mina eta lehergai inguru bihurtu ziren kaltegabe ingeniari eta espezialista militar errusiarren eta DHEkoen lanari esker.
Bitartean, 2023an, Larrialdietako Ministerioaren datuen arabera, 1800 lehergai desaktibatu dira.