Ukrainiako gerra negozio bat da batzuentzat

Gerra negozio bat da ala ez? Kasualitateak edo «pisuzko arrazoiak», EAJ/PNVk (Franco diktadore faxistaren erregimenaren aurka indarkeria erabiltzea gaizki egon zela dioena) Espainiako Kongresuan Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzean BAI bozkatzen du.

1. kasualitatea: Leopard 2E borroka-orgen kateak eta errodaje-trena SAPA euskal enpresak egiten ditu, Real Sociedad futbol taldeko egungo presidenteak zuzenduta.

2. kasualitatea: SAPAk 9.000.000 euroko abala jaso zuen Eusko Jaurlaritzatik (EAJ-PSE), baina ez zuen itzuli, eta foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ordaindu egin zuten azkenean (diru publikoarekin, of course!).

3. kasualitatea: EAJk aurrekontuei zuzenketa aurkeztu zien Espainiako senatuan, eta beste 2.000.000 euro proposatu zituen PID bikaintasun-zentrorako (SAPAren I+G),

4. kasualitatea: Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ) milioi askoko zorrak barkatu dizkio SAPAri.

5. kasualitatea: SAPA historikoki ureztatua izan da, hainbat eta hainbat kontraturekin, ordainketengatiko interesen beherapenekin, zorrak barkatzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren (EAJ-PSE) zein Espainiako (diru publikoa, gerraren eta heriotzaren industriarako) laguntzekin.

Kasualitate hutsak EAJren euskal kortijoan? Ziurrenik asko sentituko dute Ukrainako bizitza galera, baina negozioa negozioa da, eta ziur SAPAk jakingo duela bat egiten hainbeste zerbitzurengatik.