Atzo Gernika gaur Donbass

NAZIEN HOLOKAUSTOAREN BIKTIMAK OROITZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

1945eko urtarrilaren 27an, sobietar tropek nazien kontzentrazio-esparrua askatu zuten Auschwitz-Birkenau Polonian.

Bigarren mundu gerra piztu ondoren, nazien tropak Frantziako Estatuan sartu ziren eta haien sarraski-politikaren ondorioz, gutxiengo etniko, homosexual, komunista, anarkista eta erbesteratuak kontzentrazio-esparruetan sartun zituzten. Oraindik Frantziako Estatuan jarraitzen zuten Espainiako Estatutik joandako-ak, tartean Hego Euskal Herriko herritarrak. Espainiar Estatuko eraildako pertsonen kopuruari dagokionez 4000 pertsonatik gorakoa izan zen. Nazismoaren aliatu estrategikoa zen Espainiako gobernu frankistaren laguntzarekin.

Busturialdeko pertsonak ere izan ziren nazismoaren biktima. Pedro Madariaga bermeotarra Manthau-
semeko kontzentrazio-esparruan egon zen preso; desagertu egin zen, ziurrenik eraila. Busturiako bizilagu-na, Pedro Arronategi euskal erbesteratua naziek preso hartu zuten, ihes egitea lortu zuen baina ondoren bere gatibualdian hartu zuen tuberkulosiak jota hil zen. Roman Orbe ere Busturiako bizilaguna Gurseko errefuxiatu-esparruan egon zen, baina armada nazia sartu ondoren desagertu egin zen. Flossembergeko bezalako kontzentrazio-esparruetan heriotzaren martxak antolatzen zituzten, non presoak hil eta bide bazterretan uzten zituzten. Hori da hain zuzen ere, kontzentrazio-esparrua askatu baino egun batzuk lehena-go hil zuten Busturiako Anjel Lekuonaren kasua.

Auschwitzeko askapenaren 78. urteurrenean, egunero Ukrainako nazien batailoien bonbardaketak ja-
saten dituzten Donbaseko biztanleariari gogorarazi nahi diegu , 2023ko abenduan bakarrik jaurti zituzten 2.000 bonba baino gehiago herritar zibilen aurka, ospitalak, merkatuak, eskolak… Gernika bonbardatu zuten hegazkinek zeramatzaten gamadun gurutzeak, esbastika berdinak daramatzate soinean, gaur egun populazio zibila sarraskitzen duen Ukrainako armadaren batailoiak . Ez dezagun ahaztu 2014tik Ukrainako armadak eta paramilitarrek 15.000 pertsona inguru hil dituztela. Garbiketa etnikoa da haien helburua. Era berean ez dezagun ahaztu egun batzuk lehenago Ukrainako plazak bete egin direla Stepan Banderaren jaiotza ospatzeko. Ukraniaren aitatzat dute, gaur egungo aginteriek eta popupazioaren zati haundi batek.

Bandera, Nazien kolaboratzailea izan zen, ehunka mila errusiar, poloniar, judu, ijito.. erailketaren arduraduna izan zen. Faxitizazioa, nazismoa berriz ere hedatzen ari dira munduan zehar horregaitik erne egon behar gara eta aurrera egin dezan eragotzi behar dugu.

No pasaran!

Askatasun Haizea Herri Ekimena