DONBASSEKO HAURREN ALDE DIRUA BILTZEKO KANPAINA

 

Kieveko Maidan plazako protestek eragindako estatu kolpearen ondoren, gobernu berriak Donbasseko Herri Errepubliken aurkako eraso bortitza hasi zuen. Azken zortzi urteetan, Gobernu Ukrainarrak Donbass eskualdea gogor erasotu du. Ukrainak bonbardaketa etengabe eta kupidagabeak egin ditu, eta horren ondorioz, bertako biztanleak gerra-egoera larri batean bizi izan dira, honek ondorio humanitario oso larriak eragin dituelarik. Ordutik, bonbek milaka etxe, haurtzaindegi eta eskola, ospitale eta umezurztegi suntsitu dituzte. Egoera horri gehitu behar zaizkio gatazkaren ondorioz familia ugarik pairatzen duten muturreko pobrezia egoera.

2014ko udaberrian, Euskal Herrian, Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea sortu zen. Ordutik hona, gure erakundeak hainbat ekintza egin ditu Donbasseko biztanleria zibilaren alde, eta horiek ezinbestekoak izan dira gerraren ondorioak ahal den neurrian arintzeko, hala nola neguko arropa (tenperatura baxuei aurre egiteko arropa egokia) eta material medikoa, baita laguntza humanitarioko beste elementu batzuk bidaltzea. Material hau elkartasun politikori esker Euskal Herriko hainbat tokitan jaso zen.

Internazionalismoa izan da beti Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitearen lan-ildo nagusia. Hori dela eta, agiri honen bidez, Banda Bassottiko gure lagunekin batera abian jarriko dugun diru-bilketa kanpainaren berri eman nahi dugu. Gerra-eremuetan bizi diren haurrei eta umezurztegietan eta urritasunak dituzten haurrentzako zentroetan bizi diren umeei laguntza humanitarioa emango diegu, aspalditik baikaude beraiekin elkarlanean. Bildutako diruarekin, eskola materiala eta material pedagogikoa erosteaz gain, ikasgelak egokitu eta Ukrainako Armadaren bonbek suntsitu dituzten instalazioak berreraiki ahal izango dituzte.

Argi izan Euskal Herritik bidaltzen dugun laguntzak berebiziko garrantzia duela, eta hori biltzeko kolektibo zein norbanakoren laguntzarekin bildu behar dugula. Elkartasun horri esker, Donbasseko haurrek, babestuko dituen eta etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduko dien gune seguru bat izango dute. Asmo iraultzaile horrekin, eta Donbassen benetako bakea lortzeko bidean beste urrats bat emateko intentzioz, Donbasseko umeekin elkartasuna adierazteko ekintzak antolatu edo hauetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu.

Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea


Donbasseko umezurztegietarako dirua sartu duzuen edo sartzea pentsatu duzuen guztioi info@euskalherria-donbass.org helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko baino ez dizuegu eskatuko, nor zareten eta nondik lagundu duzuen jakiteko. Garrantzitsua da. Eskerrik asko aldez aurretik.