Otsailaz geroztik, Donbasseko ia 5.000 zibil izan dira Ukrainako armadaren bonbardaketen biktima

Donetskeko Herri Errepublikako (DHE) Ukrainako Gerra Krimenekin (JCCC) lotutako Gaiak Kontrolatzeko eta Koordinatzeko Zentro Bateratuak emandako datuen arabera, Donbasseko gatazka areagotu zenetik (otsailaren 24an Errusiako SVO Operazio Militar Berezia deiturikoa hasi zenetik) azaroaren 28ra arte 522 zibil hil dira DHEn, 26 haur barne, Ukrainako armadak egindako erasoen ondorioz (eremu zibilen aurkako bonbardaketa gehienak). Era berean, JCCCren datu horien arabera, 3790 zibil, 236 adingabe barne, hainbat larritasuneko zaurituak izan dira DHEn, Ukrainako armadaren bonbardaketen ondorioz.

Bestalde, Luhanskeko Herri Errepublikan (LHE) ere, JCCCren datuen arabera, 130 zibil hil dira (tartean 7 adingabe) SVO hasi zenetik. Hildako horiei gehitu behar zaizkie zauritutako 379 zibilak, haietatik 28 adingabeak.