Pablo Gonzalez euskal erreportaria otsailaren 28tik dago espetxeratuta Polonian, Europar Batasuneko herrialde batean, Errusiarentzat espioitza egitea leporatuta. Poloniako agintariek ez diote familiarekin hitz egiten utzi aste honetara arte. Asteartean Pabloren bikotekidea den Ohiana Goirienak bi orduz bisitatu ahal izan du, bileraren zaintza estriktuaren pean.
Bai Nazioarteko Federazioak, bai Kazetarien Europako Federazioak, Euskal Herriko eta Espainiako erakunde sindikal ugarik eta euskal hedabideetako zuzendariek Pabloren askatzea eta gerran lan egiten duten kazetarien aurkako erasoak eta presioak amaitzea eskatu dute.
Datorren larunbatean Bilboko Alde Zaharreko Arrakala espazio okupatuan Ohiane Goirienarekin solasaldia antolatu du Bultza Herri Ekimenak.