*Red Voltaire (voltairenet.org)
Ukrainako Alderdi Sozialista legez kanpo utzi du Kasazio Auzitegiak, herrialde horretan zeuden oposizioko 12 alderdi politikoen debeku-prozesua osatuz: Ukrainako Alderdi Komunista (KPU), Oposizio Blokea, Sozialistak, Justizia eta Garapena Alderdia, Nashi, Estatua, Vladimir Saldoren Blokea, Ezkerreko Oposizioa, Sharia Alderdia, Ezkerreko Indarren Batasuna, Bizitzaren Aldeko Oposizio Plataforma eta Ukrainako Alderdi Sozialista Aurrerakoia.
Debekatutako alderdiei Minskeko Akordioak errespetatu izana leporatu zieten. Akordio horiek 2015ean sinatu zituen Ukrainako gobernuak, eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak babestu zituen, 2202 ebazpena onartuta.
Kieveko Segurtasun Kontseiluak martxoan erabaki zuen oposizioko alderdiak debekatzea. Parlamentuak maiatzaren 3an bozkatu zuen horren inguruko lege bat, eta Zelenski presidenteak maiatzaren 14an sinatu zuen lege hori.
Errusiako Federazioak Ukrainan esku hartzea erabaki zuenetik, Minskeko Akordioen urraketen biktima izan diren herritarrak babesteko, Kievek uste du akordio horiei buruzko aipamen oro «traizio handiko» delitua dela.
Transcarpatiako oblastak, Hungariarekin muga egiten duenak, uko egiten dio Kievek debekatutako alderdietako kide diren tokiko hautetsiak baztertzeari.
NATOren arabera, Ukraina «demokrazia handia» da.