Atzo eguerdian Armada Ukrainarrak Alexis Castillo gure lagun eta burkidea hil du. Donetskeko aireportuko ipar-ekialdean posizioa babesten ari zenean ukrainarren artilleria-su eraso gogor batean zendu da, eta beste hiru kide hilik erori diira erasoan.
Militante komunista bezala, Alexisek internazionalismoa azken muturreraino eraman du, 2014an Kieveko Maidan estatu-kolpe ultraeskuindarra eman orduko Donbassera joanez. Lan humanitarioa burutu ostean, egoera hain zen larria non Donetsekeko Alderdi Komunistarekin harremana estutu zuen eta armak hartu zituen Donbass tropa ukroengandik babesteko, espainiar estatuan zuen bizitza alde batera sakrifikatuz faxismoari aurre egiteko. Urte luze izan dira bere analisi eta elkarrizketei erreparatzen sare digitaletan, Donbassekiko elkartasuna uztartzeko ortzimuga argiz betetzen zizkiguten informazioak izan direlarik, gaur arte.
Euskal Herriarekiko beti hitz ezin hobeak izan dizkigu Alexisek. Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komiteak eta Herria Elkarteak Donostian otsailean antolaturiko hitzaldian parte hartu zuen bideo koferentziaz.
Euskal Herrian badakigu beste herrialde batzuetako brigadista internazionalistak izatea zer den. 36ko Gerran ikusi genuen eta euren memoriak gaur arte bizirik dirau, Alexisen irribarrea hemendik aurrera Donbasseko langileen memorian beti presente egongo den bezain beste.
Agur eta Ohore Alexis. Hurrengo belaunaldietako eredu zara! 🌹🌹