NATOrekin zuzeneko konfrontazioari buruz ohartarazi du Errusiak

*SANA Albiste Agentzia Siriar Arabiarra (www.sana.s)

Maria Zajarov Errusiako Atzerri Ministerioko bozeramaileak joan den ostegunean adierazi zuenez, NATO Errusiarekin zuzeneko borroka militarreko lerro arriskutsu batera hurbiltzen ari da.

NATOko herrialdeek Kieveko erregimena armekin eta munizioekin ponpatzen jarraitzen dute, inteligentzia ematen diote, Kieveko soldaduak entrenatzen dituzte, liskarrak bideratzeko orientazioa ematen dute, eta, horrela, Errusiarekin zuzeneko borroka militarraren ildo arriskutsura hurbiltzen dira”, adierazi zuen Zajarovek Sputnik albiste-agentziak aipatutako prentsaurreko batean.

Bozeramaileak adierazi duenez, Mendebaldeak Ukrainari ematen dion laguntza militarra 42.300 milioi dolarrekoa da dagoeneko, eta kopuru horren erdia baino gehiago Estatu Batuetatik dator.