Donbaseko emakume pentsiodun baten testigantza

Wyatt Reed, Sputnik agentzia errusiarrak Donbas inguruan duen korrespontsalak egindako elkarrizketa batean, Natalia Petrovna 68 urteko emakume pentsiodunak kontatzen du nola egin dion aurre gatazkari eta su gurutzatuari.

“Nork eragin zituen krater hauek?” galdetu dio Sputnikeko kazetariak emakumeari. “Faxista gaizto horiek”, erantzuten du emakumeak. “Piztiak dira, piztiak. Ez dira gizakiak. Ez dute ezer gizatiarrik”, gaineratu du Nataliak, eraso batean etxea suntsitu zuten indar ukrainarrak deskribatzeko. Dirudienez, Ameriketako Estatu Batuek emandako HIMARS misil bat izan zen.

Emakumea eraikin txiki baten lehen solairuan bizi da. “Nola bizi izan duzu bonbardaketa?” Begietan malkoak zituela, Natalia Petrovnak azaldu du hankan zauri bat izan zuela leherketa handi baten ondorioz. Esan du orain bera dela apartamentu-eraikineko bere atalean bizi den pertsona bakarra.

Emakumearen eta Sputnik-eko korrespontsalaren arteko solasaldia Rubezhnoye-n gertatzen da, Luhanskeko Herri Errepublikako (LHE) hiri txiki batean.

Petrovnak dio ez duela dirurik, ezta leku segururik ere, pasaportea galdu zuelako, eta horrek esan nahi du ezin duela pentsioa jaso.

Laguntzeko asmoz, kazetaria boluntario talde batekin harremanetan jarri zen, eta haiek Petrovnaren helbidea eta informazioa jaso zuten: “Bakarrik utzi naute hemen. Inork ez dit laguntzen”, salatu du emakumeak.

“Garai zail honetan zerbitza diezaiekegun gutxieneko gauzak dituzten pertsona arruntei laguntzen diegu”, dio boluntarioetako batek Petrovnaren etxera zihoazela, harentzat janari pixka bat erosi ondoren.

Bidaian zehar, kazetariak galdetu zion boluntarioetako bati, berrogei urte inguruko gizon indartsu bati, zer iritzi zuen Donbass eskualdera laguntza humanitarioa daramatenak mehatxatzen dituzten soldadu ukrainarrei buruz.
“Horri buruz entzun dugu, bai, bideo bat ikusi genuen Kieven, non pertsonak lubakietan jartzen dituzten eta bizkarretik tiro egiten dieten […]. Badira batailoi nazionalistak (faxistak) hori egiten dutenak, bai. Mutilak, ezin duzue hau egin. Denok gara pertsonak, ukrainarrak, errusiarrak, bielorrusiarrak”, esan zuen gizonak, bere burua alderik alde mugitzen zuen bitartean, gaitzespen gisa.