Nazioarteko Zuzenbidea eta Donbasseko errepubliken autodeterminazio-erreferendumak

*Red Voltaire

Donbasseko bi herri errepubliketan eta Ukraina hegoaldeko bi oblastetan Errusiako Federazioaren integrazioari buruz erabakitzeko autodeterminazioaren erreferendumaren emaitzak honako hauek izan dira:

– Donetskeko Herri Errepublikan (DHE) baiezkoak botoen % 99 lortu du
– Luhanskeko Herri Errepublikan (LHE) baiezkoak botoen % 98 lortu du
– Zaporiyia-n baiezkoak botoen % 93 lortu du
– Jerson-en baiezkoak botoen % 87 lortu du.

G7ko eta NATOko estatu kideek iragarri dute ez dituztela herri-kontsulta horien emaitzak onartzen.

Nazioarteko Zuzenbidearen argitan, 4 erreferendum horiek erabat legezkoak dira.

1966ko abenduaren 16ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak (Ameriketako Estatu Batuek sinatu ez zuten ituna) eta Nazioarteko Justizia Gorteak 1995eko ekainaren 30ean emandako epaiak (Estatu Batuek aplikatzeko betebeharra duten epaia) xedatzen dute Nazio Batuetako estatu kide guztiak behartuta daudela erreferendum mota hori egiten laguntzera, eta, gainera, horien emaitzak onartzera behartuta daudela.

Baliozkoa den objekzio bakarra izan liteke zirkunstantziek ez dutela ahalbidetzen kontsulta horiek inpartzialtasun-baldintzetan garatzea.

Objekzio hori Zaporiyia eta Jersoneko oblastentzat plantea liteke, non populazioaren zati batek borroketatik ihes egin zuen eta hauteskunde kanpainak egitea ezinezkoa izan zen.

Baina ez da hala gertatzen Donbasseko herri errepubliken kasuan, non erreferendumen emaitzak iraganean (2014) gai berari buruz egindakoen antzekoak izan diren.

Azkenik, erreferendum horiek egitea bidezkoa eta inpartziala izango ez zela uste zuten potentziek, aldez aurretik kondenatu beharrean, parte hartu beharko zuketen bidezkoa zela bermatzeko, aldez aurretik kondenatu beharrean.

————————————————————————

Red Voltaireren artikulu originala honen izenburua»Donbassek eta Novorossiyaren zati batek Errusiako zati izatea dute helburu» da