Donbasseko askapena astiro doa baina Luhansk eta Donetsk-eko Herri Errepubliketako milizien eta tropa errusiarren arabera geroz eta hurbilago dago

Oso-oso poliki, baina indar aliatuak (Lugansk eta Donetskeko Herri Errepubliketako Herri Miliziak eta tropa errusiarrak) aurrera doaz Donbasen. Sei hilabete betetzear dira Moskuko tropek Ukrainaren inbasioa hasi zutenetik eta antza nekea sumatzen badute ere, presio handia egiten segitzen dute ejertzito ukrainiarraren aurrean.

Esan bezela hemendik egun gutxira sei hilabete beteko dira Errusiar tropek Ukrainian “berezia” deitu zioten operazio militarra hasi zutenetik eta batzuen ustez nekea nabarmena izan arren, presio handia egiten segitzen dute ukrainiar indar militarren aurrean.

Gai militarretan adituak diren guztien arabera badirudi tropa aliatuak astiro doazela baina aurrera egiten dute Donbasen barrena.

Volodimir Zelenski presidente ukrainiarrak onartu duenez, «izugarrizko borrokak gertatzen ari dira Donbasen», bereziki Avdeevka, Mariinka, Pesky eta Bajmut herrietan, «kolosala» baita Errusiak bertara bidalitako baliabide militarren tamaina, nahiz eta adierazpen hauek soilik ukrainiar gobernuaren propaganda direla diruditen izan ere gure Komitean dauzkagun datuen arabera ez dirudi errusiarrek bidali dituzten indar militarrak “kolosalak” direnik.

«Gure defendatzaileak benetako heroiak dira», esan berri du Zelenskik. Ala ere aditu militar askoren ustetan ukrainiar ejertzitoak galera asko izaten ari da Donbassen eta bere plana soilik da geroz eta militar gehiago pilatzea frontean dituzten posizioetan. Horretarako Kiev-eko gobernuak dituen erreserbista kopuru oso handiaz balio dira.

Gauzak aditu askorentzat gaizki ikusten dira gerra frontean Kieventzat, izan ere Zelensky presidentearen bulegoak agindu bat eman du tokiko administrazioak, Zaporozhye, Nikolaev eta Donbass hiri eta herrietako erregistro eta izen-emate militarreko bulegoak erretiratzeko eta dokumentazio guztia ateratzeko. Eta ez hori bakarrik, Zelenskyk, larrialdiko bilera batean, Zaluzhnyri (Ukrainako Indar Armatuen (FAU) komandante burua ) agindu omen dio borroka unitateak Donbassetik kentzeko, erreserbista gisa ekartzeko beren jatorrizko lekuetara. Galdutzat jotzen du jada ukrainiar gobernuak Donbass?

Albiste honak Hegoaldetik” ukrainiar ejertzitoaren propagandaren hitzetan

Herrialdearen hegoaldea tropa errusiarrek kontrolatzen dute zati batean, baina ez da falta «berri onik» Ukrainako presidentearen arabera. Kieveko indarren kontraerasoari egin dio erreferentzia. «Ez dugu egun bat bera ere galtzen okupatzaileen boterea gutxitzeko».

Aldi berean, Ukrainako lehen ministrordeak, Iryna Vereschuk-ek, Jersoneko biztanleei negua iritsi baino lehen hanka egiteko eskatu zien, ia erabat hartu baitute hegoaldeko gune hori errusiarrek eta Kievek kontraeraso batean berreskuratu nahi omen baitu.

Ministrordeak emandako datuek diotenez, eskualdeko populazioaren erdiak utzi du jada bere etxea joan dela otsailean 2014. urtean hasi zen gerra honen fase berria hasi zenetik errusiar ejertzitoaren esku-hartze irekiarekin.

Gerrako Ikasketen Institutu estatubatuarraren arabera (ISW), armada errusiarrak indar handiagoa egiten ari dira Donbasen Kievek ez dezan hegoaldean kontraerasorik jo.

Militar britainiarrek baieztatu dutenez, horrekin batera indar aliatuek Ukrainiaren menpe jarraitzen duen Donetsk eskualdeko lurraldeetan erasoak burutzen ari dira, bereziki Pesky inguruan, Donetsk-eko hiriburutik hurbil. Errusiako Defentsa Ministerioak hasieran garaipena aldarrikatu zuen herri horretan, baina gerora Donetsk Herri Errepublikako Herri Milizien iturriek onartu zuten oraindik indar aliatuek ez dutela guztiz Pesky kontrolatzen nahiz eta bertako lur eremu gehiena haien esku dagoen. Ukrainiak Errusiako Defentsa Ministerioaren informazio hori ukatu zuen, nahiz eta eskualde horretan borroka gogorrak izan zirela aitortu.