Luganskeko Herri Errepublika guztiz desminatzeko lanak 20 urte iraungo dute Herri Miliziaren iturriek diotenez

*Novorosinform (novorosinform.org)

Luganskeko Herri Errepublikako (LHE) Herri Miliziako ofiziala den Andrei Marochkok errusiar komunikabide batekin izandako elkarrizketa batean adierazi du errepublikaren lurralde guztiaren desminatze osoa burutzeko hogei urte beharko direla.

Momentuz, espezialistek egunero 5-8 kilometro karratu argitzen dituzte errepublikako lurraldetik. Marochkok adierazi du minak arazo handia direla biztanleriarentzat, Ukrainako Indar Armatuek (FAU) zortzi urtez LHEko eremu handiak kaotikoki minaz bete baitdute. Ez dago eremu minatuen maparik.

«Eremu minatu jarraitu bat dugula esan dezakegu», azpimarratu du ofizialak.

Desminatzen diren lehenengo tokiak errepublikaren bizitegi-eremuak, nekazaritza-lanak egiten diren eremuak eta azpiegitura-instalazioak direla azaldu du militarrak . Ondoren, espezialistak populazio-dentsitate handiko eremuak desminatzen hasiko dira.