Amnesty Internationalek salatu du Ukrainako armadak erasoak burutzen dituela zibilen atzean ezkutatuz

«Errusiako inbasioari aurre egiteko, Ukrainako armada herritar zibilak arriskuan jartzen ari da, hauek bizi diren eremuetan –eskoletan eta ospitaleetan barne– base militarrak ezartzean edo leku horietatik arma-sistemak erabiltzean», adierazi du Amnesty Internationalek abuztuaren 4an.

Hau ez da berria, izan ere Lugansk eta Donetsk-eko Herri Errepubliketako Herri Miliziek (ejertzitoak) askotan salatu dute, gerra hasi zenetik 2014an, ukrainiar ejertzitoak taktika hau erabiltzen duela Donbasseko fronteko hiri eta herrietan.

AI-k salatu du taktika horiek nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen dutela eta biztanleria zibila arriskuan jartzen dutela, eremu horiek helburu militar bihurtzen baitituzte.

«Dokumentatu dugun panoraman, Ukrainako indarrek biztanleria zibila arriskuan jartzen dute eta gerrako legeak urratzen dituzte populazio-eremuetan jarduten dutenean», adierazi du Agnès Callamard idazkari nagusiak.

«Defentsa-posizioan egoteak ez du esan nahi Ukrainako indar armatuek ez dutenik nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu beharrik».

Honez gain Amnistia Internazionalak adierazi du beraiek dokumentatutako ekintzetan Errusiak zibil ukrainarrak hil dituela, eremu populatu hauetatik Ukrainako armadaren erasorik jaso gabe.

Azkenik, Ukrainako armadak erasoak ospitaleetatik eta eskoletatik egin zituela dokumentatu du Amnesty Internationalek, egun zehatzen erreferentziak jasoz.