Zelenskik milioi bat gizoneko armada nahi du


*Maxim Tucker / The Times

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Oleksii Reznikov Defentsa ministroari agindu zion milioi bateko armada bat antolatzeko Errusiak okupatutako lurraldeak berreskuratzeko.

Errusiako Federazioko indar armatuek, orain arte, 200 000 soldadu inguru inplikatu dituzte Ukrainan.

Errusiaren operazio militarra hasi aurretik, Ukrainak 200.000 soldadu zituen bere indar armatu erregularretan, eta beste 100.000 elementu armatu, milizia banderisten kide zirenak. Azken 8 urteetan, 400 000 ukrainar, batez ere banderistak, Donbasseko «errusiazaleen» aurka borrokatu ziren, indarrak txandakatzeko sistema bati jarraituz.

Kievek 700 000 soldadu ditu gaur egun Errusiako tropen eta Donbasseko Herri Errepubliketako indarren aurkako borroketan inplikatuta.

Oleksii Reznikov Ukrainako Defentsa ministroa ez da militarra, ezta politikoa ere, baizik eta legelari bat, bere emazte Yulia Zorii telebistako aurkezleari esker kargu horretara iritsi zena.