Herrien arteko internazionalismoak lanak bikoiztu behar izan ditu azken 8 urteotan Ukrainian eman diren gertaera lazgarriekin. Izan ere, inperialismoa 2013ko azarotik buru-belarri aritu da Maidan enparantzako gertaerak eman zirenetik, erresistentzia antifaxista antolatuak erantzun bezala jasoz Lugansk, Mariupol, Donetsk edo Jarkiven, sarritan zoritxarrez biolentziagatik menperatuak.
Era honetan NATOren blokeak, dagoen inperialismoa bakarrak, IV. belaunaldiko gerra hibridoak sustatu ditu. Honen islada da inperialismoak bataiatu zuen «Euromaidan» fenomenoa, non zilegi ziren protesta batzuez abiatuz mertzenariz osatutako talde irregularrak jendartearen baitan izua zabaltzen hasi ziren. Horrela, mundu osoan zehar ezagun bihurtu dira III. Reicharen jarraitzaile diren Ukrainia batu baten alde egun dabiltzan supremazista banderistak.
Hortaz, Donbassen 16.000 hildako eta bi milioi errefuxiatu eragin dira zigor ekonomiko hiltzaileen zein Ukrainar Armadaren bonbardaketa indiskriminatuen bidez, drama humanitario honek izan duen eboluzioak izugarri kezkatzen gaituelarik. Etenik izan ez duen erasoaldi kriminal honek duela zortzi urteko maiatzean Donbasseko herritarrek antolatu zituzten erreferendumetan du oinarria. Esan beharrik ez, kezka hau nabarmen areagotu zaigu, maila mediatikoan koronabirusaren pandemiaren eragin negatiboak ekarri baitizkio euskal esparru anti-inperialistari, baina dagoeneko errekuperatzen ari da gero eta pertsona gehiago bertan parte ari dira eta.