Gero eta lurralde gehiagoren kontrola ari dira hartzen Lugansk eta Donetskeko Herri Miliziak eta errusiar tropak Donbassen

Donbassen aurrerapenak egiten ari da Errusia; Lyman hiri estrategikoaren kontrola hartu dute milizia independentistek eta Errusiako armadak.

*Iñaut Gonzalez de Matauko Rada / ARGIA astekaria

Gutxinaka bada ere, Errusiako armada eta Donbasseko milizia independentistak aurrera egiten ari dira bi herri errepubliketan. Milizia independentista errusiazaleek adierazi dutenaren arabera, Lyman hiriaren kontrola hartu dute. Russia Todayren informazioaren arabera, Donetsk eta Luhanskeko tropek 200 udalerri baino gehiagoren kontrola dute Donbassen.

Lyman hiriaren bereganatzearen inguruan, Zelenskiren aholkulari nagusienetako batek, Oleksey Arestovychek, dio hiri honen kontrola hartzeak Errusiaren indar taktikoaren maila gorakorra islatzen duela.

Mendebaldeko agintariak ere Errusia aurrera egiten ari dela onartzen hasi dira. Boris Johnsonek, esaterako, Errusia «nabarmen» aurrera egiten ari dela adierazi du.

Egoera honetan, Zelenskik adierazi du Ukrainak «errealitateari aurre egin» behar diola, eta Putinekin hitz egin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *