Kharkiveko ofentsibari balazta jarri eta Donbassen zentratzen ari da Errusiako armada

*ARGIA astekaria

Kharkiv hiriaren iparraldean eta ekialdean lurraldeak berreskuratu ditu Ukrainako armadak, eta Errusiako armada Donbassen ari da jartzen indar gehiena.

Errusiako armada tropak ateratzen ari da Donbass ondoan dagoen Kharkiv eskualdetik; izen bereko hiriaren iparraldetik eta ekialdetik joaten ari dira, mugara. Ukrainarrek “hozkadaren kontraofentsiba” deitu diote errusiar tropen atzeratze hau eragin duenari, baina Kremlinak dio Donbassen zentratzeko erretiratu dituztela.

Gauzak horrela, Lugansk eta Donetsk eskualdeetan lurraldeak irabazten ari da Errusiako armada. Gerraren Ikerketarako Institutuaren arabera, Errusiako armadak Lugansk eskualdeko Rubizhne hiria ia guztiz hartu du beregan, eta oso gertu dagoen Severodonetsk hiria kontrolatzeko erasoa laster hasiko dela diote.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.