Talde sozial ezberdinen arteko elkarlanari esker, eta NATOk Madrilen burutuko duen goi bileraren harira, Javier Couso europarlamentari ohia izango dugu Gipuzkoan maiatzaren 5ean eta 6an, Arrasaten eta Errenteria-Oreretan, hurrenez hurren.
1986an egindako erreferendumean, bi udalerriek ezezko borobila eman zioten estruktura militar horren parte izateari (%69ak kontra bozkatuta) eta gaur egun Ukrainan Errusia eta NATO jokatzen ari diren partida ulertzeko ezinbestekotzat hartuko dugu Cousoren irakurketa; geopolitikan aditua da politikari galiziarra eta Europarlamentoko kanpo aferetarako batzordeko lehendakari ordea izan zen ere. Horrez gain, Javier Couso Permuy Europako Ezkerraren taldeko (GUE-NGL) europarlamentari izan zen 2014 eta 2019 artean.
Lehen hitzaldia Arrasateko Kulturaten burutuko da, maiatzaren 5ean (osteguna) arratsaldeko 18.30ean eta biharamunean, Errenteriako Reina aretoak hartuko du zikloaren segida, arratsaldeko 19etan abiatuta eta “NATO, Europa menderatzeko proiektua” izenburupean. Ordu erdi lehenago, Errenteriako Xenpelar plazan NATOren kontrako elkarretaratzea burutuko da, estruktura militar atlantistari ezezkoa berresteko asmoarekin