Marra lausoak

*Onintza Enbeita / BERRIA

Lehertu arte entzun dut zein garrantzitsua izan zen Ukrainako presidente Zelenskik bere herrialdearen kontrako sarraskia eta Gernikakoa konparatu izana. Barrua erretzen dit. Ukrainatik ihesi doazen herritarrek hori esatea zilegi da, baina Zelenskik berak agintzen duen gobernuak suntsitu du behin eta berriro Donbass ingurua. Iruditzen zait aurpegi gogorra behar duela, bere ejerzitoa faxista deklaratuz betea duenak, faxistek egindako sarraskiekin hunkidura bilatzeko. Ez dakit haren ahotan aipatzeko izenik egokiena Gernika ote den, baina horrekin nahikoa ez banu bezala iritsi da Espainiako Gobernuaren adierazpena: 85 urte igaro eta gero, egindako mina onartu egin dute. Hutsa baino gehiago dela esango du askok, baina hutsak min gutxiago egiten du adarra jotzeak baino.

Gernika erretzea ez zen ekintza bakana izan: euskaldunei lezioa eman nahi izan zien Mola jeneralak. Indarra, boterea eta zertarako gai ziren erakutsi zuten, eta haien ondorengoek agintzen jarraitzen dute; eta haiek egina loriatzen dutenek ez dute biktimarik mintzen, antza. Orduan, azaldu diezadala ni baino argiagoa den norbaitek zer balio duen adierazpen horrek. Utz diezaiotela Gernikaren izena erabiltzeari. Bai, behintzat, faxismoaren eta defendatzen dutenaren arteko marra hain lausoa den artean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *