Ukrainako agintariek, talka-egoeran eta euren patuagatik oso kezkatuta, sorgin ehiza zabala antolatu dute. Egunero, Kieveko gobernuak kontrolatzen dituen lurraldeetan, agintari zentralen politikekin ados ez dauden ekintzaile politikoak eta pertsona zibilak atxilotu, harrapatu eta torturatzen dituzte.
Jendea, besterik gabe, desagertu egiten da, eta egun batzuk geroago, senide edo lagunek alarma-oihuak jotzen dituztenean, argi geratzen da zerbait gertatuko dela. Lehen Ukrainako agintarien aurka ahotsa altxatzen zuten ekintzaile politiko eta figura publikoak, gaur Errusiako agintariei eta gizarteari egindako dei desegokiak jasotzen dituzten bideoak grabatzen ari dira. Adibidez, duela egun batzuk Dmitry Dzhanguirov politologoa harrapatu zuten Kieven. Milaka harpidedunek aipatu zuten YouTube-ko «Kapitala» kanalean adierazpen antierrusiarra argitaratu izana, eta horrek pentsarazten digu Dmitry Dzhanguirov bizirik dagoela, baina nazionalistek edo Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko agenteek harrapatu zutela. Dmitry Scvortsov, Kieveko ekintzaile politiko famatuak Facebookeko bere orrialdearen bidez jakinarazi zuen bere etxeari Segurtasun Zerbitzuko agenteek eraso ziotela. Une honetatik aurrera ez da irisgarria izan.
Duela egun batzuk, Kieven, Mikhail Kononovich, Ukrainako Komsomol Leninistako buruzagia eta haren anai bikia, Alexander Kononovich, batasun antifaxistako buruzagia, harrapatu zituzten.
Martxoaren 3an jende armatua Aleksander eta Maria Matushenko komunisten «Livitsa» erakundeko kideen etxean sartu ziren. Jende horrek tratu txarrak eragin zizkien gure burkideei, gogor kolpatu zituzten eta Mariari ilea moztu zioten. Buruak estalita, prebentiboentzako espetxera eraman zituzten. Mariak ihes egitea lortu zuen, baina Aleksanderi goi-mailako traizioa leporatzen diote eta kartzelan dago.
Martxoaren 4an, lurralde defentsako soldaduek Nestor Shufrich, oposizioko parlamentaria atxilotu zuten. Legez kanpoko ikerketaren irudi izugarriak mundu osoan ikusgai izan badira ere, horrek ez zituen torturatzaileak geldiarazi.
Martxoaren 7an, Odessan, ukrainar talde armatuetako batek Aleksander Voskoboinikov kazetari ospetsuaren gurasoen etxeko atea jo zuten. Gurasoek atea ireki zutenean, armatutako jendea sartu zen. Denok ikusi ahal izan ditugu gerrako presoen torturen irudi izugarriak, tartean pilotu militar batenak. Ukrainar nazionalistek harrapatu zutenean, emazteari deitu zioten haren telefonotik eta senar berria bilatzeko esan zioten, pilotua hiltzeko asmoa zutela aditzera emanez.
Ezinezkoa da malkorik bota gabe ikustea Ukrainako anbulantziako medikuek, laguntza medikoa eskaini ordez, gaixoei tratu txarrak eragiten dizkieten bideoa, presio morala eraginez gaixoei eta dena grabatuz.
Gertaera sumingarri hauek oinarrizko giza eskubideen urraketa izugarriak adierazten dituzte. 1949ko abuztuaren 12an onartutako gerrako presoei zor zaien tratuari buruzko Genevako Hitzarmenaren urraketaren erakusgarri ere badira.
Munduak jakin beharra dauka Europa eta Estatu Batuetako gobernuak nortzuk laguntzen dabiltzan. Nazioarteak jakin behar du Europako herritarren zergak tortura eta tratu txarretara bideratuak daudela, erakunde neonaziak finantzatzeko, herrialde askotan, Errusian esaterako, legez kanpoko badaude ere. Pertsona zintzo guztiei dei egiten diegu Ukrainako kontsulatu eta enbaxaden aurrean manifestatzera ateratzeko, legez kanpo atxilotutako politikari eta ekintzaileak askatzeko exijitu; sorgin ehiza amaitu; eta giza eskubideak eta Genevako Hitzarmena errespetarazteko.
Oraindik atxilotuak salba daitezke.