Donbasseko egoera larriagotu egin da azken asteetan, eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioak gora egin du. Hori dela eta, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak honako hau adierazi nahi du:
1.- Eskualde horretan tentsioa areagotzearen inguruan dugun kezka erakutsi nahi dugu. Joan den urtarrilaren 17az geroztik larriagotu egin da ukrainarren erasoaldi militarra Donbassen aurka, eta milaka zibil Errusiara ebakuatu behar izan dituzte. Tragedia humanitario honek 8 urte daramatza arrastaka, eta behingoz amaitu beharra du.
2.- NATOren eta bere aliatuen jarrera probokatibo eta erasotzailea salatzen dugu, Espainia eta Frantziako estatuak barne, AEBetako interes geoestrategikoen zerbitzura dauden abentura belizistetan parte hartu baitute, Europaren interesen aurka izanda ere.
3.- Gaur, inoiz baino gehiago, bakearen aldeko apustuaren aldeko jarrera berresten dugu. Errusiak abiarazitako operazioa Donbasseko herritarrak babesteko ahalegin gisa ulertzen dugu, eta ez ditugu onartzen orain arte Ukrainako indar armatuek 8 urte luzez egindako gehiegikeriak salatu ez dituztenen kondena hipokritak. Gure nahia da gatazka militarra bukatzea, eta horretarako funtsezkotzat jotzen dugu 2014an erreferendumean demokratikoki adierazitako Donbasseko herritarren borondatea errespetatzea eta Donetskeko eta Luganskeko herri-administrazioek beren subiranotasuna gauzatu ahal izatea.
4.- Inongo euskal edo entitatek eskualde horretan egindako inolako eraso militarretan parterik ez hartzea exijitzen dugu.