Bihar, otsailak 5, larunbata, eguerdiko 12etan, Estatu Batuetako (EEBB) Baltimore hiriko ezkerreko hainbat taldek mobilizatzera deitu dituzte bertako herritarrak «Errusia eta Donbassen aurkako NATO-EEBBren gerrari ez!» lelopean.
Mobilizazioa kotxe karabana batekin hasiko da eta ondoren mitin bat ospatuko dute; geroxeago pikete bat osatuko da. Antolatzaileen esanetan botere publikoen indarrak COVIDaren, desjabetxeen eta pobrezia borrokatzeko erabili beharko ziren, ez Errusiaren aurka borrokatzeko. «Dirua behar dugu osasun harretarako, enplegurako eta etxebizitzentzako ez gerraren espekulatzaileentzat, banketxeentzat edo petroleoaren etekin handientzako» azpimarratu dute antolatzaileek
Deialdia egin duten taldeen zerrenda: Called by Peoples Power Assembly; Youth Against War & Racism: Baltimore Peace Action , Maryland Peace Action; Ujima People’s Progress Party; Baltimore Black Alliance for Peace; Baltimore CPUSA; Palestine Youth Movement – DMV; Phil Berrigan Memorial Chapter Veterans For Peace; Struggle La Lucha News; Socialist Unity Party; Rev. Annie Chambers, Baltimore Welfare Rights Organization; Women In Struggle; Katarungan DC; Friends of Latin America (partial list)