2020ko udan, Ukrainiar ejertzitoa eta Donbasseko Errepublikak akordio batetara heldu ziren non su eten baterako baldintzak ezarri ziren. Ofizialki su etena 2020ko uztailak 27an hasi zen baina handik gutxira ejertzito ukrainiarra berriz ere ekin zion erasoak burutzeari. Ordutik, eraso ukrainiarrek ez dute etenik izan eta gerra bere horretan jarraitu du.
2021. urtean ejertzito ukrainiarrak gutxienez 534 eraso burutu ditu Luganskeko Herri Errepublikaren (LHE) aurka, bertako Herri Miliziak joan den abenduko azken egunetan esagutzera eman zuenez.
LHEko datu ofizialen arabera Ukrainiar Indar Armatuen (FAU) erasoen ondorioz Herri Miliziako 20 miliziano hil dira. Ez daude zaurituen daturik baina litekeena da dozenaka izatea, batzuk oso zauri larriekin. Bestalde, 2021ko azken hilabeteetan ukrainiar komandoek Herri Miliziako bi kide bahitu zituzten eta gaur egun haien esku jarraitzen dute.
LHEko gerra datuekin jarraituz, 2021an zibil bat hil eta beste 13 zauritu dira ukrainiar militarrek eremu zibilen aurka buruturiko erasoen ondorioz.
Donetskeko Herri Errepublikaren (DHE) aurka berriz, ejertzito ukrainiarrak gutxienez 1923 eraso burutu zituen amaitu berri den urtean. Bertako Herri Miliziaren datuei erreparatuz, ukrainiarrek gutxienez 15.403 proiektil (kalibre ezberdinetako artilleria obusak, granadak eta morteroak gehien bat) jaurti dituzte.
Eraso hoietan 7 zibil hil dira, tartean urte gutxiko ume bat. Zauritutako zibilak berriz 31 izan dira, haietako asko zauri larriekin. DHEko Herri Milizietan berriz, hildakoak 69 izango lirateke . Herri Milizian ukrainiar militarren erasoen ondorioz izandako zaurituak 97 izango ziren, haietako askok zauri oso larri edo larriekin.
2020ko datuekin alderatuz, gerraren ondorioz DHEn hildakoen (zibilak eta militarrak) kopurua %46 igo da eta zaurituena %21.
DHEan gutxi gora behera 357 eraikin (azpiegiturak, eskola, lantegi eta etxebizitzak) kaltetu dituzten ukrainiar ejertzitoaren bonbardaketek.
Aipatzekoa da ere ukrainiar ejertzitoak DHEko lurraldearen aurkako erasoetan dronak erabili dituela gutxienez 22 aldiz. Hoietako eraso batean ume bat erahil zuten ukroek.
————————————————————————————————————————
*Gerraren balantzearen laburpen honetan agertzen diren datuak Donbasseko Errepubliketako erakundeek ofizialki zabaldutako informazioan oinarritzen dira. Baina posible da hildako eta zaurituen zerrenda luzeagoa izatea (ez dakigu zihur), izan ere ohikoa da gatazka armatuetan agintariek datu ofizialak zuritzea eta Donbasseko gerra ez da salbuespena.