Abenduak 8an Maulen izanen gira Donbass eta Siriako gatazken berri emateko

Datorren asteazkenean, hilak 8, Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea eta Siriaren Aldeko Euskal Herriko Plataforma Zuberoan izanen gira Zinka Bizirik Elkartea plataformako lagunekin Donbass eta Siriako herriek duela zenbait urte gaur arte pairatzen dutena azaltzeko.
Euskal Herriko hedabide gehienek bi gatazka hauekiko gezur eta intoxikazioak etengabe zabaltzen badituzte ere, borrokak darrai.
GATAZKA AHAZTUAK
Herrien arteko internazionalismoak lanak bikoiztu behar izan ditu azken urteotan Siriar Errepublikan eta Ukrainian eman diren gertaera lazgarriekin. Izan ere, inperialismoa 2011ko martxotik aurrenean eta 2013ko azarotik bigarrenean buru-belarri aritu da bi herri hauen aurka, erresistentzia antolatu bat erantzun bezala jasoz Lugansk, Aleppo, Donetsk edo Damaskon.
Era honetan, NATOren blokeak — dagoen inperialismoa bakarrak — IV. belaunaldiko gerra hibridoak sustatu ditu bi herri hauetako langile abertzaleeen aurka. Honen islada dira inperialismoak bataiatu zituen «Udaberri Arabiarra» eta «Euromaidan» fenomenoak, non mertzenariz gainezkako talde irregularrak jendartearen baitan izua zabaltzen hasi ziren. Horrela, mundu osoan zehar ezagun bihurtu dira balizko islamaren defentsan siriar herria erailtzen aritzen diren talde takfiri-salafistak, zein III. Reicharen jarraitzaile diren Ukrainia batu baten alde egun dabiltzan nazionalista ukrainiarrak. Hortaz, aldebakarreko hertsapen neurri ekonomikoen bidez eta militarki bonben bidez eragin diren bi drama humanitario hauek izan duten eboluzioak izugarri kezkatzen gaitu. Esan beharrik ez, kezka hau nabarmen areagotu zaigu, maila mediatikoan COVID-19aren pandemiaren eraginak jada lehen gure herrian ahul zegoen esparru internazionalista are gehiago ahuldu baitu.
Hori dela eta, Ipar eta Hego Euskal Herrian hedabide mendebaldezaleek hainbeste sufrimendu eragiten ari diren duten bi gatazka odoltsu hauek erabat isilarazi dituztela ikusita, nazionalki hitzaldi bateratuak abian jartzea erabaki dugu.
——————————————————
L’internationalisme entre les peuples a dû redoubler d’efforts ces dernières années en raison des graves événements survenus en République syrienne et en Ukraine. Pas en vain, l’impérialisme a travaillé dur contre ces deux peuples depuis mars 2011 et novembre 2013, recevant une résistance organisée à Lougansk, Alep, Donetsk ou Damas.
De cette façon, le bloc de l’OTAN — le seul impérialisme qui existe — a promu les guerres hybrides de la quatrième génération contre les travailleurs patriotes de ces peuples. En témoignent les phénomènes que l’impérialisme a baptisés « printemps arabe » ou « Euromaïdan », au cours desquels des groupes irréguliers remplis de mercenaires ont commencé à semer la terreur dans la société. Ainsi, à la fois les groupes takfiri-salafistes qui assassinent le peuple syrien au nom d’un prétendu islam et les nationalistes ukrainiens partisans du Troisième Reich qui prétendent lutter pour une Ukraine unie sont devenus connus. Par conséquent, nous sommes extrêmement préoccupés par l’évolution de ces deux drames humanitaires produits par des mesures économiques coercitives unilatérales et des bombardements militaires. Inutile de dire que cette inquiétude a augmenté en chacun de nous, car au niveau médiatique en raison de la pandémie de COVID-19, l’arène internationaliste a encore plus souffert au niveau médiatique.
Pour cette raison, considérant comment les médias pro-occidentaux d’Ipar et Hego Euskal Herria ont complètement fait taire ces deux conflits qui continuent de créer tant de souffrances, nous avons décidé de lancer des pourparlers communs.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *