NATOko 1.000 militar inguru Gasteizko Arakako base militarrean daude maniobrak egiteko

Gasteizkoak talde antimilitaristak maniobrak eta informazio eza salatu ditu. Ostiralerako mobilizazioa deitu du Emakumeok Gerraren aurka taldeak, “NATO ez! Ez Gasteizen ez inon!” lelopean.

*Zigor Olabarria Oleaga / ARGIA astekaria

Operazio militarrean parte hartuko duten militarrak urri amaieran hasi ziren Arakara heltzen, eta “azaro erdialdean” heldu dira edo helduko dira azkenak, Espainiako Defentsa Ministerioaren webgunean irakurri daitekeenez. 1.000 inguru militar horietariko batzuk Arakako kuarteletik kanpo hartuko dute ostatu, Gasteizko hoteletan. Gasteizkoak talde antimilitaristak salatu ditu maniobrak, hainbat webgunetan eta hedabideetan agertutako informazioak batuz. Informazioaren eskasia eta ilunkeria azpimarratu ditu.

Zenbait hedabideetan azpimarra jarri dute NATOren maniobra militarretan ez dela “benetako surik” erabiliko. Defentsa Ministerioaren webgunearen ingelesezko bertsioak ematen ditu argibide gehiago: “2022 urtarrilaren 1ean Beterako (Valentzia) NATOren Hedapen Azkarreko Kuartel Nagusiak NATOko Gerra Gorputzaren papera hartuko du urtebetez. Horrek esan nahi du bost dibisioko agintea eta kontrola izateko moduan egon behar duela (…). Horretarako, aurrez egiaztatuta egon beharko dute, Borrokarako Prestaketa Ebaluazio baten bidez”. Steadfast Leda 21 izena eman diote maniobra militarrei.

Gasteizko Udaletxearen eta Arabako Aldundia aurka

Gasteizko Udaletxeak eta Arabako Aldundiak NATOren eta militarismoaren aurkako hainbat adierazpen onartu dituela gogorarazi du Gasteizkoak taldeak, eta, hortaz, burutzekoak diren maniobrak adierazpen horiek urratzen dituztela. Besteak beste, 1990eko maiatzaren 18an Gasteizko Udaletxeko Osoko Bilkurak onartu zuen “Udalerrian edozein ekintza edo geldialdi militar egitea saihestea”. 2016ko martxoaren 18ko mozioan onartu zuen: “1.- Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak aintzat hartu eta berretsi egiten du herri honek NATOri duela 30 urte emandako ezezkoa, orduko erabakia gaurkotasun osokoa dela iritzita. 2.- Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak deitoratu egiten du Espainiako Gobernuak ez duela aintzat hartu Euskal Herriak NATOren aurka hartutako erabakia, eta berretsi egiten du eragile politiko eta instituzional guztiek errespetatu egin behar dituztela euskal herritarrek demokratikoki hartutako erabakiak”. Eduki berbereko mozioa onartu zuten Arabako Batzar Nagusiek hilabete bat beranduago, 2016ko apirilean.

Mobilizazioa ostiralean

Ostiraleko 19:30etan Emakumeok Gerraren Aurka taldeak mobilizazioa deitu du NATOren maniobrak salatzeko, ““NATO ez! Ez Gasteizen ez inon!” lelopean. Gasteizkoak bertaratzeko deia egin die herritarrei: ra batzeko deia egin die Gasteizko taldeak gasteiztarrei:“Gasteizko eta Arabako biztanleoi dagokigula berriro ere kalera irtetea, NATOri eta bere militarismoari ‘ez’ horrek oso indarrean jarraitzen duela salatzera”.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *