David Cacchioneren liburuaren aurkezpena Altsasun eta Iruñan

Banda Bassotti taldeko kideak ‘Toda una vida’ liburuaren aurkezpena eginen du larunbatean, irailaren 4an, Nafarroan.                                                                                                                                                                                  Langile baten historia da David Cacchionek Toda una vida liburuan bildu duena. Langileriarekiko konpromisoa izan da Banda Bassottiko kidearen bizitzaren motorra. Liburuaren ere bidean aurkitutako lagunen historiak bildu ditu. Elkarrekin justiziaren eta askatasunaren alde lan egin dute, bai plazetan manifestazioak egiten bai Banda Bassottiko kontzertuetan. Besteak beste, Cacchionek Nicaragua sandinista eskola sortu zuen, Gridalo Forte Recrodsekin diskoak ekoitzi ditu, Donbass eta Siriara joan zen Caravana Antifascista elkartasun ekimena antolatu zuen eta abar. Egindakoa Toda una vida liburuan bildu ditu eta larunbatean, irailaren 4an, 12:00etan, Altsasuko Gaztetxean liburuaren aurkezpena eginen du eta 19,00etan Iruñeako Eladio Zilbeti Kultur Elkartean.

Liburua eskuratu nahi izanez gero jarri kontaktuan gurekin posta elektronikoaren bitartez donbasseh@gmail.com

18,95€ + Bidalketa gastuak (Correos-eko tarifa)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *